Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konstruktu (ETCn 192 agerraldi; orobat konstrukto ETCn 327 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian konstruktu agertzen da) iz eraikuntza. ik konstrukto.

Konstruktu teoriko soil ziren, delako berezko hautespen-selekzioa edo delako genea adibidez; are abstraktuagoak zirenak ere entseatu zituzten, zoko ekologiko gisakoak esate baterako, etab. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 162 zbk., , 2007 - iraila-urria

Tradizio erlatibista gogorarazten diguten bideetatik, batzuek argudiatu dute ezen emaitza zientifikoak ez direla inola ere adierazpen logiko edo enpirikoak, baizik eta gizarte-hitzarmen bidez sorturiko eraikuntzak edo konstruktuak, ingurune sozialera egokiturikoak. ETC-literatura, saiakera   Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Jakina den moduan, autobiografia edo burubiografia oro konstruktua da, alegia, halako zera artifiziala, berariaz eraikia, hariak egileak berak nahi dituen eratara josiz eta erdizkako egiez eta erdikazko gezurrez osotua eta sortua. ETC-literatura, saiakera   Stock 13, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2009

Dena dela, bibiak giza pentsamenduaren konstruktuak baino ez dira, eta hori bezala anitzak eta, sarri, kontrajarriak eta kontraesankorrak dira. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 185 zbk., , 2011 - uztaila-abuztua

Proposamen batzuk okerrak egin genituen, arrotz izan zirenak euskararen senarentzat, baina egia esateko zientziaren lengoaia senarekiko arrotza da hizkuntza guztietan, konstruktu razionala den heinean. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 186 zbk., , 2011 - iraila-urria

Hala baldin bada, ikerlari horien adibidea kontuan hartzen bada, badirudi konstruktu soziala dela, aurreko esperientzien gainean eraikitakoa. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 198 zbk., , 2013 - iraila_ urria

Horrek ekarri du desnaturalizatzea sexuaren araberako lan-banaketa eta horren gainean eraikitako identitateak, eta genero-kategoriak aurkeztu ditu ez bakarrik konstruktu asozial gisa, baizik eta etengabe birdefinitu beharreko kontzeptu gisa, kontzeptu infinituki mugikorrak, amaiera irekikoak, beti karga politikoz jantziak. ETC-literatura, saiakera   Soldataren patriarkatua, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2017

Zerk taxutzen du ondo bizitzearen konstruktua, haren inguruko imajinarioa? ETC-literatura, saiakera   Trump, amesgaizto amerikarra, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017

Sortu dugun makinariak, konstruktuak, ezin gaitu gu maneiatu. ETC-literatura, saiakera   Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles, Alberdania, 2018

Kontratuaren teoria klasikoetan, sexu-ezberdintasuna konstruktu politiko bat da, eta hori baino ezin da izan. ETC-literatura, saiakera   Kontratu sexuala, Carole Pateman (Maialen Berasategi Catalán), Jakin / Elkar, 2018

Horrek ekarri du desnaturalizatzea sexuaren araberako lan-banaketa eta horren gainean eraikitako identitateak, eta genero-kategoriak aurkeztu ditu ez bakarrik konstruktu asozial gisa, baizik eta etengabe birdefinitu beharreko kontzeptu gisa, kontzeptu infinituki mugikorrak, amaiera irekikoak, beti karga politikoz jantziak. ETC-literatura, saiakera   Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2019

"Alegiazko konstruktua" omen da. ETC-prentsa   Berria, 2004-11-19

Jarraian, Izarne Lizaso Elgarresta eta Manuel Norbert Sanchez de Miguelen artean egindako Erretiratuen soslai berria konstruktu teoriko gisa eskaintzen zaigu. ETC-prentsa   Argia, 2007-05-27

Historia eta memoria gure izatearen konstruktuak dira, konstruktuak dira ere nortasuna, inteligentzia eta sorkuntza. ETC-prentsa   Argia, 2015-03-15

Oso barneratua dugu konstruktu sozial hori. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-15

Konstruktuak sorkuntza mekanismoak dira: oso positiboak izan daitezke, edo oso negatiboak. ETC-prentsa   Berria, 2018-07-17

Teresak dio matriarkatuaren mitoa gizonezkoek sortutako konstruktu bat dela, baina gure uste apalean genero biek transmititu dute. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-13

Beraz, sexualitatea eraiki dugun konstruktu kultural unibertsal eta antinaturalena da. ETC-prentsa   Berria, 2019-04-21

Norbaitek argitu beharko zigun nor den (emaitza bera baino garrantzi handiagoa ematen zaion) fikziozko konstruktu horren irakurle inplizitua, jasotzailea. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-26

Noranzko integratiboa ikasteko arrazoiei dagokie eta motibazio integratiboa, berriz, konstruktu korapilotsua da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 50 zbk., , UEU, 2004 - uztaila-iraila

Era berean, gaurkotasunez beterik dator "Erretiratuen soslai berria konstruktu teoriko gisa" artikulua, balizko ezaugarri soziodemografiko eta psikosoziologikoak aztertzea helburu duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 60 zbk., , UEU, 2007 - urtarrila-martxoa

Izan ere, berresteko analisi faktorialaren bidez, azpi-populazio zehatz batean konstruktu teoriko berri baten existentzia aztertu nahi da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 61 zbk., , UEU, 2007 - apirila-ekaina

Estratosferan erreakzio kimiko heterogeneoen arazoa ikertzearekin, ozonoaren gatazkek klimaren konstruktuan konplexutasun bereziko elementu bat integratu zuten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak, Andoni Eizagirre (arg.), UEU, 2007

Mota horretako galderei erantzuteko ez da batere kaltegarria filosofiara jotzea laguntza eske, filosofia baita eraikuntza edo konstruktu teoriko nagusiak aztertzen saiatzen den jakintza, kategoria filosofikoak, hain zuzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte, Luixa Reizabal (arg.), UEU, 2007

Zeintzuk dira konstruktu honetan kontuan hartu beharko liratekeen azpikategoriak edo azpigaiak? ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak, Alexander Muela , UEU, 2007

Kelly-ren konstruktu pertsonalen teoria ezagutzazko teoria edo teoria kognitiboa da, kontzeptuetan, pentsamenduetan eta hipotesi mentaletan oinarritzen delako portaera interpretatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Aitzitik, konstruktu konplexua da, non biltzen diren ikaslea, edukia eta ikaskuntza-testuingurua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 90 zbk., , UEU, 2014 - uztaila-iraila

Konstruktu hori uler daiteke gaitasun baten moduan, nortasunaren bereizgarri baten moduan edo konstruktu misto baten moduan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 102 zbk., , UEU, 2017 - uztaila-iraila

Nazioa produktu historikoa zen, ez arraza baten gainean eraikitako konstruktua, eta goi-mailako kultura zuten pertsona aukeratu batzuek izan behar zuten nazionalismoaren sortzaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zalantzen amaiera?, Josu Zuberogoitia / Aitor Zuberogoitia, UEU, 2019

Bi kasu gramatiko existitzen dira: bata, "estatu librea", markatugabea da; eta bestea, "estatu konstruktua", ergatibotzat edo preposizio baten objekturako erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Kabiliera, Wikipedia

Konstruktu hartzaileak (fusio-proteinak), orokorrean, immunoglubulina tarteari lotuta egon ohi den hartzailean oinarrituta daude. Kasu honetan, hartzaileak espezifitate handiaz eskaintzen du konstruktua; immunoglobulina egitura, ordea, egonkortasuna eta farmakologikoki esanguratsuak damaizkio. ETC-entziklopedia   Sendagai biologiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus