Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehiaketa beste gauza bat da, kirolarekin du zerikusia, telebistako konkurtsoekin. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.
Polizia Akademiaren konkurtsoa lortu eta polizian sartu zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 206. orr.
Pascale Mouesca jadanik idazkari da eta iragan du konkurtsoa administrazioneko laguntzaile izaiteko eta beraz lan kargu hori izanen du. Herria 2003-11-20
Lehenik behar da konkurtso bat iragan: Cafep deitzen dena bigarren mailan edo CAER, jadanik ordezketak egiten dituztenek pasa dezaketena. erakaskuntza katolikoak emaiten ote du formakuntza konkurtso horren ardiesteko? Herria 2003-01-21
Batetik, konkurtso batean aurkeztea eta bestetik, enpresa pribatuetara joatea. Berria - Kultura 2004-09-30
Enpresak borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu du gizarte segurantzarekin duen zorra negoziatzen jarraitzeko. Berria - Kirola 2006-04-05
· Konkurtso honekin enpresak bere hartzekodunak zeintzuk diren azaldu behar dio auzitegiari, kasu honetan Bilboko Merkataritza Auzitegiari Berria - Kirola 2006-04-05