Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Instituzio liberalek ezin dute aurrera egin Oposizioko alderdirik gabe. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.
Ezkerreko oposizioko zortzi hautetsiek kontra bozkatu dute inkesta publiko berri bat galdatuz. Herria 2004-07-05
Oposizioko taldeek ez dute testua ontzat eman, eta elkarrizketa falta salatu dute. Berria - Harian 2005-11-25
Foro hori «alderdien arteko kontua» da buruzagi sozialistaren iritziz, «Gobernu-oposizio mekanismoa martxan sartzen ez den foroa». Berria - Harian 2006-03-26
Alabaina, Chavezekiko oposizioa kupidarik gabe ari da gaia [delinkuentzia] haren aurka erabiltzen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.
«Taxuzko elkarrizketa eraginkorra» hasteko eskatuko die lehendakariak alderdi politikoei, oposiziokoei barne. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Marcos ohartu zen oposizio demokratikoak aitzina hartu zuela emaitzetan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 191. orr.
Garai hartan nazien kontrako oposizio politikoa, batez ere sozialistak eta komunistak, ezin sutsuagoa zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.
Oposizio abertzaleak salatu du elkarte bizitzaren lan talde munizipala ez dela ere bildu, buxeta aitzinttoan. Herria 2003-03-06
Aukera Berdintasunerako Legearen eztabaidak aurrera jarraitzen zuen, ezkerreko alderdien oposizio sendoarekin. Berria - Ekonomia 2006-02-10
Aralarrek UPNri oposizio «tinkoa» eginen diola iragarri du Zabaletak. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Putinen oposizio liberaleko hedabide batzuek dudan jarri zuten balantze hau. Berria - Mundua 2004-02-10
Viktor Justxenko [...] hautagaiaren ustezko garaipena bertan behera uztea aldarrikatzen duten oposizio indarrek agintearekiko negoziazioak eteten zituztela eta gobernuaren blokeoa berresten zutela iragarri zuten atzo. Berria - Mundua 2004-12-01
Bi oposizio mota daude Haitin. Berria - Mundua 2004-02-15
DUPek oposizio jarrera nabarmen aldatu du bozak irabazi zituenetik. Berria - Mundua 2004-09-17
Schroeder, oposizio sortzaile. Berria - Mundua 2004-08-14
KMT Kuomintang alderdiak (Alderdi Nazionalista) gidatutako oposizio aliantzak (Aliantza Urdina) irabazi ditu Legebiltzarrerako eginiko hauteskundeak, 225 diputatuetatik 113 lortuta. Berria - Mundua 2004-12-12
Ramiros oposizio taldeko kideak Saint-Marceko komisaldegiaz jabetu ziren joan den larunbatean. Berria - Mundua 2004-02-10
Exilioan eginiko oposizio lanak Turkian, Iraken eta Frantzian eman zion oposizioaren ikur nagusia bilakatzeko karisma eta sinesgarritasuna. Berria - Mundua 2004-02-12
Iraken daraman politika defendatzeko eginahal bereziak egiten ari da azken egunotan Etxe Zuria, inbasioaren hirugarren urtemuga eta gerraren kontrako barne zein kanpo oposizio gero eta handiagoa direla-eta. Berria - Mundua 2006-03-21
Aitasantutzak herri-oposizio "idolatrarekin" bat egin zuen gogotsu, eta horrekin urrats handia egin zuen bizantziar agintetik bere burua askatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.
Itoizko Koordinakundearen eta solidarioen inguruan mamitu da urtegiaren kontrako oposizioa. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.
Londresen agintean den Alderdi Laboristaren barrenean erabakiak oposizio handia izan zuen. Berria - Mundua 2004-10-22
Alavesen Akziodunen Batzarrean oposizio handirik gabe eztabaidatu dituzte plazaratutako puntu guztiak. Berria - Kirola 2006-01-31
Fariseuek, berriz, apaiz nagusiek, lege-maisuek eta santutasun-itxurak zituzten haiek guztiek oposizio gogorra egin zioten eta azkenean heriotza-zigorra eman. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.
Arrakasta horrek, ekoizle-kartel baten eraginkortasuna baino areago, nazio-estrategia baten egokitasuna adierazten du, erakundeko herrialde kide gehienen oposizio argiarekin bideratu zen arren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Neskaren argudioei erakutsitako oposizio faltsua ahantzirik, pozarren egokitu zen besaulkian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.
«Uniformizaziorantz garamatzan uhin horri oposizio eta erresistentzia» egitea da helburua. Berria - Kultura 2004-10-12
Mugimendu horiek oso klerikalizatua zegoen Eliza ofizialarekiko oposizio-karga handia zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Desberdintasun horrek, zeina Ipar-Hego oposizioaren osagai baita, metaketa-prozesu ororen bi osagai nagusirekin du zerikusia: kapitalarekin eta lanarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.
Mentalitate alternatibista edo manikeoaren propioa izaten da, errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea (Jainkoa/Deabrua, Ongia/Gaizkia). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.
Ahozko eta idatzizko jardunen arteko oposizioa, zuria eta beltza bailiran, ez da batere egokia ikergaiari zehazki heldu behar zaionean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.
Oposizio nagusiaren terminoak euskal paganismo jatorra eta kristautasun arrotz etorkina dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.
1884an Marte Lurrari buruz oposizio egoeran zegoela, eta laurogei milioi legoatako distantziara besterik ez gugandik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.
Jakina, katedrari Idoyagaren curriculumari zegokion perfila jarri zitzaion, eta, oposizio hartan entzule izan ginenok argi eta garbi ikusi genuen, hasiera-hasieratik, SKk zer eginik ez zuela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.
Ahots ona izaki, tenorra izateko oposizio batzuetara aurkeztu zen eta irabazi egin zuen. Berria - Kultura 2004-01-17
Gero, instituturako oposizioak atera zituen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.
Funtzionario izateko oposizioa Euskal Unibertsitatean egin nuen, baina tribunalean bi baino ez ziren bertakoak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.
Oposizioa dela, tesia dela, bada tribunal aurreko azterketarik franko unibertsitatean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.
Valentziako Generalitaten Hezkuntza Sailak 2002. urtean eginiko oposizio deialdiari helegitea jarri zion ACPV Valentziako Kultur Ekintza taldeak Oposizio-azterketak, baina, hain dira gogorrak, ezen inor ez baita haietara aurkezten. Berria - Mundua 2004-03-27
ezkerreko oposizio (4); oposizio abertzaleak (7); oposizio bakarra (3); oposizio gogorra (3); oposizio guziak (3); oposizio guztia (3); oposizio handia (4); oposizio kontserbadoreak (6); oposizio liberaleko (3); oposizio nagusia (4); oposizio tinkoa (4)
aurkako oposizioa (3); benetako oposizioa (3); ezkerreko oposizioa (12); gobernua eta oposizioa (3); gure oposizioa (3); herritarren oposizioa (4); kontrako oposizioa (8); oposizioa dago (3); oposizioa egiteko (6); oposizioa egiten (8)
aurkako oposizioak (3); ezker anitzeko oposizioak (4); ezkerreko oposizioak (36); gobernuak eta oposizioak (6); kontrako oposizioak (4); leporatu zion oposizioak (4); nahi du oposizioak (5)
oposizioak atera (3); oposizioak aurkeztutako (13); oposizioak bildutako (3); oposizioak dio (6); oposizioak egin (3); oposizioak galdeketa eskatzeko (3); oposizioak irabaziko (3); oposizioak salatu (5); oposizioak uko egin (3); oposizioak uste du (3)
salatu du oposizioak (6); udaleko oposizioak (3); uste du oposizioak (3); venezuelako oposizioak (4)
oposizioan dagoen (5); oposizioan dauden (5); oposizioan den (3); oposizioan egotea (4); oposizioan zegoenean (3)
ezkerreko oposizioaren (3); gobernuaren eta oposizioaren (8)
oposizioaren alde (4); oposizioaren arabera (10); oposizioaren aurka (5); oposizioaren aurkako (5); oposizioaren burua (4); oposizioaren erantzuna (3); oposizioaren eskaera (3); oposizioaren iritzia (3); oposizioaren jarraitzaileek (3); oposizioaren jarraitzaileen (3); oposizioaren jarrera (3); oposizioaren kontra (3); oposizioaren kontrako (6); oposizioaren kritikak (3)
ezkerreko oposizioko (9); gobernuko eta oposizioko (7)
oposizioko alderdi (68); oposizioko alderdi guztiek (8); oposizioko alderdi nagusia (7); oposizioko alderdi nagusiak (12); oposizioko alderdi nagusiaren (3); oposizioko alderdi nagusiko (6); oposizioko alderdiak (16); oposizioko alderdiak biltzen (3); oposizioko alderdiei (5); oposizioko alderdiek (42); oposizioko alderdiekin (4); oposizioko alderdien (14); oposizioko alderdiko (3)
oposizioko beste alderdiek (4); oposizioko bi alderdi (4); oposizioko buru (21); oposizioko burua (18); oposizioko buruak (18); oposizioko buruaren (8); oposizioko buruzagi (7); oposizioko buruzagiak (8)
oposizioko hainbat kide (5); oposizioko hautagai (4); oposizioko hautagaiak (4); oposizioko hautagaiari (3); oposizioko hautetsi (3
oposizioko indar (7); oposizioko indarrak (3); oposizioko indarrei (3); oposizioko indarrek (14); oposizioko indarren (7)
oposizioko kide (12); oposizioko kidea (4); oposizioko kideak (19); oposizioko kideek (10); oposizioko kideen (4)
oposizioko ordezkariek (3); oposizioko ordezkariekin (3)
oposizioko talde (38); oposizioko talde bakarra (3); oposizioko talde guztiek (8); oposizioko talde politiko (3); oposizioko talde politikoen (3); oposizioko taldeak (10); oposizioko taldeei (6); oposizioko taldeek (24); oposizioko taldeen (7)
oposizioko udal (3)
oposizioko zazpi alderdi (3); oposizioko zortzi hautetsiek (3)
salatu dute oposizioko (3); udaleko oposizioko talde (4); ukrainako oposizioko (6)