Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen dokumentuak, horrenbestez, ez buru eta ez aburu, erdia loria eta erdia laido, erdia absoluzio eta erdia kondenazio. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.
Nabarmentzekoa da epaileak Fiskaltzak eskatutakoa baino kondenazio gogorragoa eman duela. Berria - Mundua 2004-01-31
«Errugabea naizela frogatzeko xedez, borrokatzeari eutsiko diot», adierazi zuen Dell'Utrik, kondenazio honen helegiteko asmoa azaltzean, kazetarien aurrean. Berria - Mundua 2004-12-12
Hala, kondenazio agiriak dioenez, «deitoragarria da, legegileek ez-legezkoak ziren alderdien finantzakerei amaiera bat ematea erabakitzen zuten unean bertan, Juppe jaunak ez zitzan bere alderdi propioari aplikarazi, arau hauen bozkazale izan zelarik, aldiz, bera». Berria - Mundua 2004-12-02
Kondenazio-epaia zeureganatu duzu. Elizen arteko biblia Jb 36,17
Haren alde eraspen handiz Jainkoari erreguka ari zitzaiola, goi-agerpenez jakin zuen Jainkoak entzun egin ziola otoitza anai Eliasen kondenazio epaiari zegokionez, eta azkenean haren arima ez zela kondenatuko, baina ziur Ordenatik atera egingo zela eta Ordenatik kanpora hilko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.