Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta horixe da gure kondena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 40. orr.
Auzia idekitzea agindu duenak berak ematea barkamena edo kondena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.
Eta jaso din kondena: mila koroako isuna. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Ezarri zaion kondena kitaezina baita, betierekoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.
Kondena are gehiago murritz ziezaioten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.
Kondena betetzen ari den preso zahar bat baino ez naiz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.
Kondena beteta kaleratzen den presoaren sentipena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 74. orr.
Presondegiko kondena bukaturik, Frantziako Poliziak Espainiaratu egin zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Kondenak luzatzen, baldintzapekoa ukatzen. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Beste kondena bat zeukan, sei urtekoa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 99. orr.
2001ean arrastatua izan zen eta preso ezarria, bost urteren kondena batekin. Herria 2005-11-10
Ez ote den izkribatzaile fede gaiztoren bat izan gure kondena makur hau asmatu zuena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.
Hi haiz kondena astunena duena, ezta? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.
Lan egin beharraren kondena biblikoa pairatzen duten biztanle hilkor gehienentzat. Kondena moralaren trumoiek gor utzi zuten mundu osoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Iheslariak gordetzen eta estaltzen dituenak heriotzako kondena duela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.
Topikoak errepikapena du kondena, mila aldiz erabili izanak bihurtzen du lelo bat astun. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.
Epaia kondena-epaia da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.
Denboraren bide lokaztuak ere hondoratzeko zorian zeuzkan kondena-garaiaren arrastoa eta kondenaren zergatia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.
Han zeukatean, den-dena, nire aurrekarien kondena-agiritegian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.
Kondena-mozioa egin behar al da? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.
Kondena eskari kolektibo hori erabili zuen argudio gisa Jean-François Blanco abokatuak, «auzi politikoa» izan dela salatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Eta etzi, edo bihar bertan, gaitzespenak eta kondenak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.
Terrorismoaren kontrako biltzar nausi bat egin dute Madrilen europear herri gehienen ordezkariek, protesta eta kondena haundi bat baino gehiagoko erabakien hartzeko. Herria 2005-03-17
"Biolentziaren kondena" absolutua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.
Hori eginez bere heriotza kondena sinatu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.
Bere heriotza-kondena entzun behar duen presoaren piura penagarria zeukan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.
Diharce berak esplikatu zion akusapen horrek heriotza kondena zekarrela baina gehitu zuen, bihotz altxagarri gertatu zitzaion irri batekin, haren kasuan ez zela kezkatzerik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 279. orr.
heriotza kondena (4); kondena betetzen (3); kondena gogorregia (3); urteko kondena (7)