Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lasaitzeko asmo hutsez errana izanagatik ere, konbentzimendu osoz ari nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Estatu nagusiek konbentzimendu handiz igortzen dituzte inora iritsiko ez diren aginduak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.
Ni ere bilatzen laguntzekotan geratu nintzen, konbentzimendu handirik gabe baina. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.
Amonak, ordea, objekzio guztiak ezeztatzen zituen hartutako erabakian fede osoa duen baten konbentzimendu pitzadurarik gabeaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 156. orr.
Praktikan denok geure konbentzimenduen "ebidentziatik", hots, "barruak" agindu bezala balioesten dugu eta jokatzen dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.
Gutarren tabernak mordoa dira gure herrian, asko konbentzimenduz eta beste zenbait komenentziaz, gutarrek indar dexente baitaukagu herri honetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 87. orr.
Etorkizun hobe baten konbentzimendua da gure indarra. Berria - Euskal Herria 2004-12-19
Hau lehen bertsioa da, gehiago egongo diren komentzimendua dugu. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Indarkeriak ondorio onik ez duelako konbentzimendua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 31. orr.
Eta, hartaz zerbait idatzi behar zuelako konbentzimenduan, gogoz ekin zion burua estutzeari. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 64. orr.
Badiat haren konbentzimendu ahalmenaren berri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Halako fede falta bat baduzu, konbentzimendu falta bat. «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.
konbentzimendu handirik gabe (3); konbentzimendu handiz (7); konbentzimendu osoz (5)