Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire konbikzioen, nire lehenagoko egintzen eta nire Luteziaganako amodioaren justifikazioa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.
Konbikzio pertsonalaren fruitu dena iritzi kolektiboan txertatu behar du, eraginkorra izango bada. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Konbikzio sendo eta garaiezina. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 159. orr.
Jokoan erantzukizunaren eta konbikzioaren etika bateraezinak daude. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Bokazioz eta konbikzioz izan zen jesuita. Berria - Kultura 2006-01-21
Senez idatzia, konbikzioz egina. Berria - Kultura 2006-02-19
Haiek bai urte onak, kemenez eta konbikzioz beteak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.
Konbikzioa falta zitzaiola. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.
Konbikzio delituak daudenean, delitua amaitzeko konbikzioa aldatu behar da. Berria - Euskal Herria 2004-09-19