Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrosa-koloreko tindu arin batek koloreztatzen zuen masail bat; bestea, berriz, zurbil zegoen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Eta teilatu gainean zegoen argizko gurutzeak gorriz koloreztatzen zuen gauaren sakona. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 48. orr.
Eguzkiak hodeizko altzoan sartzen hasi eta dena arrosa biziz koloreztatu zuenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Zundaren bitartez ADNaren molekula jakin batzuk koloreztatu daitezke. Berria - Gaiak 2004-05-01
Gero, hisiak bultzatuta, kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin, barnean eta ezkutuan zeukan edertasun guztia koloreztatzen joan zen hurrengo urteetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak, gorrindolez koloreztaturik zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Zenbait eliza eta haien kupula bizantziarrak, berdez eta urrez koloreztatuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.
Jakin-gose bainenbilen denboraren zulo hautsi eta itsuan barna, esperientzia zoriontsuekin eta mingarriekin koloreztatutako kristal zatiak oroimenera ekarri nahian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.
Argazki koloreztatu batzuk zeuden han-hemenka zintzilik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Ur koloreztatuz beterik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Austerlitz eta Marengo-ko bi grabatu koloreztatu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.
Zurezko habe koloreztatuan. Herria 2003-08-07
Bolbora koloreztatuaz kargaturik txinatarren eran. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.
Beirazko anpulutxo koloreztatua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.