Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janari-dendetako erakusleihoetako galleta lizunduak hantxe zeuden, koloregabetzen. Isiltasuna zen bere kartzelatik libratua, inork ahora ekarri nahi ez duen bekatu latz bat bezala, estalitakoa oro koloregabetzen duena laino zikina bezala, azalean inora ezin geratzen metal pisua bezala. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.
Beltzaran zeuden bi-biak eta ile horia zuten, atari zabalean ibiltzearen ondorioz koloregabetua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.
Kortaturen garaiko nire kamiseta koloregabetua, praka higatuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Begi handiak zituzten, urdin argiak, jeans koloregabetuen tankerakoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.