Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Masailak kolorgetu egin zitzaizkion, kolore oro bere sudur mela-mela egindakora aldatu izan balitzaio bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Neguan arretu eta kolorgetu diren ibai eta belazeak berdekara biziaz makilatzen ditu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.
Markesaren irudia tinta hau bezalakoxea da: nabarmen kolorgetu da esku artean darabildanetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.
Kristalek beltza den guztia kolorgetzen, urdin bihurtzen dute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.
Haien urre-koloreko hizki zartatu eta kolorgetuek osaturiko hitzak Harryk ulertzen ez zituen hizkuntzetan zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.