Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.
Oinarrizko koloreak esaten zaien hiru koloreez baliatuz beste edozein kolore atera daiteke, hiru kolore horiek dosi egokietan nahasturik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Laurden bakoitza kolore batez pintatuta zegoen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.
Euriak lurra busti du eta espaloiko kolorea biziagotu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 37. orr.
Zahar ala gazte, guztiek ere kolore bereko aurpegiak eta kolore bereko jantziak zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.
Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
ik beherago koloreanitz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Kolore anitzeko soinekoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Eta orain begiak margotzeko ez dakizu zein kolore aukeratu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.
Hirian kolore apur bat balego, bizimodu gogor eta zurrun hau bertan behera eroriko lukek... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 354. orr.
Inuitek hiru kolore bakarrik bereizten omen dituzte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 184. orr.
Koloreekiko itsutasun erabatekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.
Neurri eta kolore guztietakoak gaudek munduan, neurri eta kolore guztiak asetzeko hain zuzen ere. Aitor Arana «Onan», 2000 - 68. orr.
Edalontzia ez baita edari, ez gorputza kolore, ez airea argitasun edo bero. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.
Urak kafearen kolorea du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.
Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Gorri ageri ziren idi eta arkumeak, kolore zurbilagoz txahalak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Letra larri gorri edo beltz handi-handiz idatziak zeuden, atzealdeko kolore margularen gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Eguna astiro zabaltzen zuen, kolore gris leun-leunekoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Bai eta bi urdaiazpiko ere, bata kolore arrosa argikoa, eta bestea egosi berria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Azken txanpak kolore bakarra izan zuen, gorriena. Berria - Kirola 2004-12-21
ik kolorebakar.
Kararik kara Areso, porlan kolore bakarreko ostarkupean harritua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.
Egunsentian zerua zetazko oihal aldakor bihurtzen duten kolore leun guztiez koloratzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Kolore argiko mantal bat zeukan soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.
Kolore zuriko marrazki bat zuen fruituak azalean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.
Sentsazio jakin bat zergatik jasotzen den kolore gorrizkotzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Ni poeta kaxkar bat naiz, eta kolore urdinez eskribitzen dut gauez... Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.
Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Kolore puntutxo batzuk. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 342. orr.
Alcatraz bati tiro, kolore eztanda, hori, gorri. iruditxoak kaxetatik atera, garbitu, kolore-ukituak eman eta koskak konpondu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.
Iruditxoak kaxetatik atera, garbitu, kolore-ukituak eman eta koskak konpondu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.
Kolore-ikusmenaren bat-bateko eta erabateko eten baten historia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Ulertezinak ziren margolanak, kolore-nahaste bat begi normalentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Kolore-eskala (beltza - gris mailak - zuria). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.
Garunetik kolore-ezagupenak erabat erauzi balizkiote bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.
Hori ezin zitekeen izan, argi eta garbi, uhin-luzerak kolore bihurtze hutsa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Kolore-sistemaren hondamena konpentsatzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.
Beraren barneko kolore-burrunbada aberatsa balitz bezala bizitzen zuen beti musika. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Hasieran pentsatzen genuen kolore-agnosia edo kolore-anomia izango zuela, ausaz: kolore-asoziazioaren eta kolore-izenen gaineko akatsak, garuneko alde jakin batzuetako lesioen ondoriozkoak izan ohi direnak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.
Ez ziren gauza izan kolore-ñabarduren esanahiaz jabetzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Maxwellen kolorearen teoria eta kolore-triangelua kolore-elkartzearen kontzeptuan oinarriturik zeuden. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.
Baliteke V4 aldea sorburuko kolore-sortzailea izatea. baina ezin zituen erabili V4ko mekanismo kolore-sortzaileak; goi mailakoak, alegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.
Bakoitzari bere kolore-ezaugarria txertatzen dio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.
Kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Erretinako zelula kolore-sentiberek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.
Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala, [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.
Emaztea Elba zen, aurpegi gozoko emakumea, larrua kolore-zuri, beti arropa zuri artean bil-bil eginda bizi zena. Haren masail puztu kolore-zuriek errauts beroak ziruditen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.
Hatz luze kolore-zuri haiek eutsita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Txori txiki moko-luze kolore-urdinak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.
Isiltasuna ere oro kolore-berdintzen duena izan ohi da halakoetan, bat eta erabatekoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.
Sartu orduko, baina, erabat gris eta kolore-husturik aurkitu zuen estudio osoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Biratu zen lagunengana, eta kolore gorrituz, galdegin zien: [...]. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 103. orr.
Sukalde bazter batean kolore gorriturik begira zituzten Alba eta beste neskak ere. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.
Salmahai kolore eta pintura gabetu haren atzean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.
Azal-kolore ilun eta lustre gabea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.
Eguzkiak han urre kolorea hartzen du, eta urak urrea ekartzen, hondar aleen artean nahastuta. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.
Su likidoaren urre-kolore bizkor hura. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.
Ilargiaren esne-kolore indargea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.
Zilar kolore gris leun-leunez margoturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Ronen gelan ia dena [...] laranja-kolore bizikoa zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.
Laranja-kolore distiratsuko soinekoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.
Aza gorriak, goizargiak kolorea aldatu eta beren loratzearen ardo kolore aparta erakusten zutenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Halako kondena bat nabaritzen zuen altzarien haritz kolore argian, lanpara garbiegian, espartzuzko alfonbra berriegian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Sorbaldan, soingaineko beltza edo su-kolore gorriminekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.
Ez du bizarrik, begiak almendra kolore bizikoak ditu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.
· Atenas osoan gaindi nagusitzen ziren marmolezko urre-koloreko zutabeak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hainbat koloretako ohe-estalkiak ikus zitezkeen zintzilik bertan: batzuk, zeru-urdinak; beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Leiho gehienak ere gorrail, berde edo gaztain-kolore. Jantzi azafrai-koloreak soinean. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Satinezko etzaulki abrikot-kolorearen inguruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Begi txiki gaztaina-koloreak, begi txiki jostalariak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.
Bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.
Kotoizko soineko lasto-kolore batek bereganatu zuen bien arreta. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.
Hodei kobre-kolore bitxi batek estalia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.
Gorbataren ordez zapi txokolate-kolore bat zuen lepoaren bueltan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 138. orr.
Gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.
Begi handiak zituen, esne-koloreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.
Biolina eman nahi baitzion itsuari, biolin gorri-kolore eta gerezi usainekoa, berandu baino lehen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.
Edertasun urre-kolore lerro-argi hura kale gorrian. «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.
Hartu izanaren agiriak sinatu behar nituen nik, eta haiek zigilu turkesa-kolorea jartzen zieten gainean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.
Feltrozko kapela, laneko alkandora kaki-kolorea, oihal bakerozko jaka eta galtzamantala erabiltzen zituen beti. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Itsaso urdinera jotzen zuen gela apain eta hori-kolore batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.
Zuriak, harentzat, distiratsuegiak ziren, baina aldi berean margulak eta hezur-koloreak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Beltzarana oso, larrua olio-kolore. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.
Mingain astun samarrean hitzen doitasun kolore-bizia azpimarratzen zuen zalantza apur bat zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Urteak joan ahala gero eta xehetasun kolorebiziago eta sinesgaitzagoz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
Hitzen doitasun kolore-bizia azpimarratzen zuen zalantza apur bat zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Arrats argi, alaia zen, jendea lasai eta pozik pasatzen zitzaigun ondotik, aurpegia arratseko eguzkiak urre-kolorekotua zuela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.
arrosa kolore (19); gaztaina kolore (8); kolore aldaketa (5); kolore anitzeko (20); kolore apur (5); kolore argi (5); kolore argiko (11); kolore arrosa (12); kolore asko (6); kolore askotako (21); kolore askotariko (6); kolore bakarra (15); kolore bakarreko (6); kolore bateko (5); kolore batekoa (7); kolore beltz (8); kolore beltza (21); kolore bera (6); kolore berde (13); kolore berdea (10); kolore berdeko (5); kolore bereko (32); kolore berekoa (9); kolore berekoak (5); kolore berezia (7); kolore bizi (15); kolore biziak (15); kolore biziko (46); kolore bizikoa (5); kolore bizikoak (10); kolore biziz (20); kolore desberdineko (6); kolore desberdinetako (5); kolore eta forma (12); kolore ezberdineko (5); kolore ezberdinetako (6); kolore gabeko (7); kolore gehiago (7); kolore gorri (25); kolore gorria (22); kolore gorrixka (6); kolore gorriz (7); kolore gris (9); kolore grisa (6); kolore griseko (6); kolore guztiak (32); kolore guztietako (42); kolore guztietakoak (9); kolore horia (8); kolore horiak (5); kolore horiko (8); kolore ilun (7); kolore iluna (6); kolore iluneko (5); kolore ilunez (6); kolore pixka (5); kolore urdin (27); kolore urdina (6); kolore urdineko (6); kolore zurbil (6); kolore zuri (13); kolore zuria (10); kolore zuriko (5); laranja kolore (16); larru kolore (5); urre kolore (23); zilar kolore (6)
arrosa kolorea (15); aurpegiko kolorea (8); azalaren kolorea (12); begien kolorea (7); gaztaina kolorea (5); gorri kolorea (5); ilearen kolorea (7); kolorea aldatu (6); kolorea emateko (5); kolorea ematen (5); kolorea galdu (5); kolorea hartu (13); kolorea hartu zuen (7); kolorea hartzen (12); kolorea izan (5); laranja kolorea (9); lurraren kolorea (6); urre kolorea (12); zeruaren kolorea (5)
koloreak gorri (5); koloreak gorritzen (6); urre koloreak (8)
arbel koloreko (5); ardo koloreko (5); arrosa koloreko (44); berde koloreko (12); berun koloreko (5); errauts koloreko (12); esmeralda koloreko (7); esne koloreko (5); gaztaina koloreko (30); gaztaina koloreko ile (8); gorri koloreko (7); hiru koloreko (5); hori koloreko (8); ilun koloreko (5); izokin koloreko (7); kaki koloreko (5); kobre koloreko (7); koloreko aurpegi (6); koloreko azal (5); koloreko azala (5); koloreko begi (14); koloreko begiak (5); koloreko distira (5); koloreko frak (5); koloreko ile (19); koloreko ilea (14); koloreko soineko (5); krema koloreko (16); laranja koloreko (30); larruaren koloreko (7); lila koloreko (5); lur koloreko (7); malba koloreko (7); odol koloreko (6); oliba koloreko (14); pastel koloreko (6); perla koloreko (6); purpura koloreko (21); sepia koloreko (6); sugar koloreko (9); turkesa koloreko (8); txilar koloreko (5); txokolate koloreko (8); urdin koloreko (8); urre koloreko (103); zilar koloreko (49); zuri koloreko (8)
arrosa kolorekoa (12); berde kolorekoa (5); errauts kolorekoa (5); gaztaina kolorekoa (6); ilun kolorekoa (5); laranja kolorekoa (9); larrosa kolorekoa (5); marroi kolorekoa (5); urre kolorekoa (10); zilar kolorekoa (5)
arrosa kolorekoak (11); laranja kolorekoak (6); urre kolorekoak (9)
ez dago kolorerik (5); ez du kolorerik (6); kolorerik gabe (8); kolorerik gabea (5)
arrosa kolorez (5); koloretako argazkiak (6); koloretako telebista (7); kolorez aldatzen (6); kolorez jantzi (9); kolorez jantzita (5); kolorez jantzitako (5); kolorez margotu (6); urre kolorez (12)