Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta: argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.
Guneka, bidea arre-gorria, ez baldin badu gorringoaren margoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Berdamena baita maiatzak zabaltzen duen margo atsegina. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.
Badakizue iparrari margo asko erantsi izan zaizkiola, ezta? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.
Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.
Bi lurraldeotan, gorria heriotzaren margoa baitzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.
Ez hizkien margoek, ez formak, ez haien arteko tarteak salatzen zuten han gertatutakoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.
Akuarelaren margoak irudiaren ertzetatik ihesi zihoazen, zirrararen zirrarak eskua dardarati bilakatu izan balio bezala artistari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Oihal zuria margo zuriago batez pintatua. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 159. orr.
Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik. ik beherago 7 eta 8. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.
Disolbatzaileak, ur zikinak, margoak, pigmentuak eta taladrinak. Berria - Ekonomia 2004-03-20
Donostiako Gros auzoan EAJk duen egoitzari zein Arrasaten PSE-EEk duenari margo gorria jaurti zioten. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Margo akrilikoak azaldu zirenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.
Margo fluoreszentez estalitako erliebeak Berria - Kultura 2006-04-02
Kawai Gyokudôren margo bat zegoen eskegita tokonoman, kopia bat zalantzarik gabe. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.
Guash teknikaz eginiko tamaina txikiko hamar margo ipini ditu. Berria - Kultura 2004-08-08
Zerbait esan dute telebistan Gernikari buruz, ez dakit bonbardaketaz al zen, Picassoren margo batez edota astelehenetako azokaz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.
Eskulturak, argazkiak eta margoak izango dira ikusgai Zarauzko eta Orioko hiru erakusketatan. Berria - Kultura 2004-09-04
Egun apenas aipatzen den Sanz, baina orduan nahiko ezagunak ziren haren margo eta collageak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 109. orr.
Horman, berriz, bi margo, bi bodegoi: pitxer bat ezkerrekoan; eta fruta-mordoxka bat eskuinekoan; erdi ilunean ozta-ozta ikusgarri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.
Kubako margoaren arorik esanguratsu eta adierazgarriena osatu zuten artisten lanak ekarri ditugu gurekin batera Bilbora. Berria - Kultura 2004-03-31
Baionan letra irakasle izan eta iaztik denbora osoa margoari eskaintzen dio. Berria - Kultura 2004-12-19
Haurrek margo-arkatzez zirriborraturiko marrazkiak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.
Oroitzen al duzu oparitu zenidan margo kaxa handia? Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 57. orr.
Irudiak zurrunbilotan higitzen ziren margo pintzelkada bortitz eta txundigarrien artean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Hartu zurdakia, poto barruan ongi-ongi busti, eta San ezabatu zuen bi margo-ukaldiz. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.
Margo oihalen azken itsasoratzea atzeratu egin zen dibisen aldaketako zailtasunengatik, baina sobera denboraz iritsiko zaie zure Berlingo bazkideei. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 59. orr.
Margo-oposaketak edo doinu harmonikoak edo hitz-konbinazioak saiatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 184. orr.
Zizelan, margo eta argazki erakusketa izanen da. Herria 2004-01-29
Ortziraletik iganderat, Beskoitzen,euskal margo erakusketa. Herria 2001-05-24
Mattin Megadendan, apiril osoan, Maialen Van Loey-ren margo erakusketa. Herria 2005-04-07
Pailarda baten musua [...] ez zaio estaltzen duenari itsusiago, ene egintza ene hitz guztiz margo-mozorrotuokin baino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.
Borondatea margo-askoduna da, kolore mundutiarrez hornitua, lakarra, erabat kanpora emana. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.
Nire gizonaren errezetan margo-emaile disolbagarri bat zetorren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.
helenismoaren garaiko horma-margo edo mosaiko askok badute halako marko margotu bat, batzuetan, hala ere, eskulpitua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.
Begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Erretxina arazorik gabe idortzen zen, baina ke-margo mota jakin (ordezkaezin) batekin ehoz gero, desagertzeraino gutxitzen zen idortzeko gaitasuna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Bere eite beltz ikaragarri hori du orain jantzi armarri-margo itzalagoz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.
Hazpegi zehaztugabeak zituen, begien zuri-beltzak oso nabarmenak, eta kohl, ezpain margo gorriz eta hautsez makillatua zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.
"Rouge" deitzen zion ezpain-margoari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.
Ezpainetako margoaren zapore karmina utzi zidan ahoan musu ematerakoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.
Lehenago jaurti zuen musuzapia berreskuratu eta ezpainetako margoa garbitu zion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 109. orr.
Komunera joanda «milicos asesinos, viva los montoneros» (militarrak hiltzaileak, gora montoneroak) idatzi zuen ispiluan ezpainetako margoarekin. Berria - Kirola 2004-05-08
Borondatea margo-askoduna da, kolore mundutiarrez hornitua, lakarra, erabat kanpora emana. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.
Ur margoekin, akrilikoekin eta arkatzarekin eginiko formato txikiko lanek zabaltzen dute erakusketa. Berria - Kultura 2004-07-06
Urrearekin eginiko bitxiak, zeramikazko piezak, litografiak eta arkatz zein ur margoekin sortutako koadroak ikus daitezke Bilboko Kale Nagusiko erakustaretoan, urriaren 3ra bitarte. Berria - Kultura 2004-08-15
Urteak daramatza margotzen, nagusiki, marrazkiak eta ur margoak egiten. Berria - Kultura 2004-07-06
Ur margoak, litografiak eta arkatzezko marrazkiak egin zituen. Berria - Kultura 2004-08-15
euskal margo erakusketa (3); ezagutuaren margo (3); ezpain margo (6); margo akrilikoak (4); margo eder (8); margo eder bat (3); margo eder batzu (4); margo erakusketa (20); margo erakusketa bat (4); margo erakusketaren (4); margo eta beste (3); margo gorri (5); margo gorria (4); margo lanak (7); margo lehiaketa (4); margo mota (3); margo zuri (3)
ezpain margoa (3); ezpainetako margoa (3)
ur margoak (3)
ur margoekin (3)
margoen bidez (3)