Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bide erdian gelditu behar izan du, kokoriko, dardara gero eta bortitzagoari eustearren. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 125. orr.
Badago igel erraldoi bat muino goi baten tontorrean kokoriko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.
Atso bat ikusi nuen kokoriko, geldirik, berriki zuritutako horma batean bizkarrez emana. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 171. orr.
Kokoriko makurtu naiz, aurpegia belaunburuen artean ezkutaturik, eskuak kasket gainean, arren nire buruaren gaindik lerra dadin otoika, lubakiaren gaindik jo eta besteren baten bila egin dezan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.
Pete kokoriko uzkurtu zaigu alboan orain, bekokia bere fusilaren kontra estututa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.
Ordea, kokoriko dagoen neska gazteak ez ditu kontuan hartu begiluzeek har ditzaketen kokapen guztiak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 47. orr.
Haien aurrean kokoriko eserita, gizon arraro bat zegoen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.
Askatu eta gero kontatu zigunez, flexioak eginarazi zizkioten etengabe, kokoriko ibilarazi. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.
Swan andrea kokoriko jarri zen bat-batean mutikoaren aurrean, bien aurpegiak elkarren parez pare gera zitezen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Lurrera hurbiltzeko beharra sentitu du, eta kokoriko jarri da, bi eskuak belarrean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
[Haurrak] espaloian lerro-lerro kokoriko jarri eta kaka egiten ari zirenean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 151. orr.
Bere gainean jarri naiz kokoriko, eta zaldikatzen hasi natzaio, jaisten naizen bakoitzean, mokor-kolpe indartsu batez aireratzen nau berriro, baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
kokoriko jarri (15); kokoriko jarri da (4); kokoriko jarrita (3)