Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koitadu (orobat koittadu g.er. eta koittau g.er.) 1 izond errukarria, gaixoa. (pertsonez) ik gizagaixo; gajo.

Ama koitadua haren atzetik joan zen malko eta erregu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.

Gaur egun etorkin koitaduak soilik ikusten dira karrakan zakua lepoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 70. orr.

Neska koitaduari hobe ezer esan ez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 96. orr.

Mutiko koitadua!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 294. orr.

Egunik egun inuzenteagoa da koitadua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Tuberkulosiak jota, koitadua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Arra-arra ari zuen erauntsia, eta niri, koitadu honi, korridorean traban paratutako bidai poltsa batek ohartarazi berria zidan aterpe berriren bat bilatzen hasi behar nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Koitadua zeu, trapuan pupua baizik ez duen gaizo hori.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 79. orr.

Koitadu urrikalgarria, bai, baina desirak barkamenik ez, eta arimak gaizkian izan jomuga.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Ondo koittadua ere! -entzun zuen Norak inguruko gizonen baten hizketa ahots-argia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.

2 (bestelakoez)

Nork askatuko du arima koitadua heriozko gorputz honetatik, Jesukristo gure jaunaren bitartez Jaungoikoaren graziak askatzen ez badu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Beatrice gaztetxoa, ordea, arkume koitadua otsoaren aurrean bezala geratu zen etxean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Eta nik bota nuen garrasia katu koitadua arropa artean itoa topatu nuenean!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koitadu urrikalgarria (3)

ama koitadua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus