Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gajo 1 izond gaixoa, errukarria (emakumezkoei dagokie).

Eta ederki dakit bakarrik moldatzen, ama gajoak besterik uste duen arren.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

Etxe mixerable batean amarik gabe hazitako neska gajoa edo galdua izateko patua zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 11. orr.

Moja gajoa ernegarazten jarri zen, amorratuta arrunt.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.

Immigranteak prentsan: emakume gajoak eta gizon zitalak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Hainbesterainoko pena eman zizun atsotxo gajo hura.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 146. orr.

Neskato gajoa!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

Bene-benetan sentitzen dut izeba Lily gajoa hain gaixorik egotea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Hortik aurrera gauza gutxi dakigu Maddalen gajoari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.

Gajoa Flora, eta gizajoa ni.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Izan, geure modu samarreko gajo-gizajo batzuk izango ziren, ez askoz gehiago eta ez askoz gutxiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

2 (emakumezkoak ez direnez)

Gizon gajoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Eta arazo hori era honetara formulatzen zen doktore gajoarentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Tankera honetako morroiekin jai dauka gure artzain gajoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.

3 (animaliez eta gauzez)

Gure behi gajoari adarrak usteldu artian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Zakur gajoak tximistorratzarena egiten zuenaz jabetu gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

Antzerki-saio bikaina izan zen, sorginkeria psikologikozko lan bat, eta Harryren burmuin gajoan izua eta mira eragin zituen, biak aldi berean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Beherakakoa, eguzki gajoaren heriotza adierazteko enkargua, haginak izango luke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Ai, nire nobela gajoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.

"13" zenbaki gajoaren fama txar lastimazko eta deitoralea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Koskaka, kolpeka azalt zea gustatzen zaiolako martxo gajoari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.

Ezezaguna, gajoa izan zein gizajoa, ez dute harrezkero matematikariek izaki arroztzat baztertzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama gajoa (7); ama gajoak (6); connietxo gajoa (3); emakume gajo (5); emakume gajoa (4); emakume gajoak (3); eta gajoak (3); ezezagun gajoa (5); gajo haiek (3); gajo honi (3); gajo hori (4); neska gajoa (4); neska gajoak (3); zen gajoa (6); zuen gajoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus