Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koipeztu, koipez, koipezten 1 du ad koipeztatu.
Fabrika zaharra: Agnellitarren gurasokeriak eta langileen izerdiak koipeztutako makinak. Alkoholak koipeztu egiten dio mihia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.
2 koipez bete.
Eguzkitan beltzarandutako lepoak, sodaz eta hot dog-ez koipeztutako ahoak... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.
3 (era burutua izenondo gisa) ik koipeztatu 3.
Irribarre nazkantea bizar koipeztuaren gainean, kubata basoa eskuan eta nire bularretara so. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 208. orr.
Baina laprast egin bere esku koipeztuetatik eta lurrean puskatu zaio Isidorari olioaren portzelanazko ontzia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.