Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengo egunetan, ezkutuan, pistola garbitzen eta koipeztatzen aritu nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.
Mekanismoa koipeztatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.
Balazta gaizki koipeztatu bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Gaizki koipeztatutako bi gurpil horien karranka haserreak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.
Koipeztatu gabeko gurpilen karranka. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.
Domingok beratzen eta koipeztatzen ematen zuen espartzu latza, aiseago korri zezan urka-bilurrean barrena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.
Afaltzera gonbidatu zuen, eta han joan zen mutila, oso dotore, koipeztaturik ilea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
Psilopa petrolei hauek oinak estaltzen dituzten iletxoak koipeztatzeko guruinak dituzte eta guruin horien bidez labaintzen dira petrolio gainean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 120. orr.
Ivanovicek entrenamenduen erritmoa gogortzea erabaki du, eskuartean duen saskibaloi-makina behar bezala koipeztatzeko. Berria - Kirola 2004-02-11
-Polizia koipeztatu beharko zenuen, ez da, Jack? -esan zion M'Coy jaunak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.
Gabardina zahar koipeztatua eta zapata maiztuak dituela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.
Mekanikoa ere bazenez, batzuetan goizerdian agertzen zen, bere buzo urdin koipeztatuaz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.
Orri koipeztatu bat atera du patrikatik. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.