Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ene koinata zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.
Bakarrik geratu zen Klodia Erroman bere koinata Muziarekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
Laukizen, Butroiko gaztelutik hur, badago Erreskondo izeneko jatetxe bat, Txetxuren koinata Rosalik daroana. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.
Amaginarreba Alzheimerren gaitzaz gaixotu zitzaienean ere, koinatak hartu zuen haren ardura, neska zelako. Berria - Harian 2005-05-13
Haren koinataren lehengusua baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 611. orr.
Anaia eta koinata etorri zitzaizkion etxera, goizean goiz, elkarrekin joateko beilatokira. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.
Eta ni, gaizo zozoa, amorostu nintzela ene koinata alargundu berriaz! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.
Koinatarengana joan zen lakaria itzultzera eta eskerrak ematera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 97. orr.
Horregatik, koinatarekin etzaten zen bakoitzean, lurrera isurtzen zuen hazia, bere anaiari ondorengorik ez emateko. Elizen arteko biblia Has 38,9
Anai-arrebak, koinatu-koinatak, ilobak, semea, neska-laguna... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 203. orr.