Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduan argi egiteko bi kode daude, hitzarena eta zenbakiarena, eta bi argibide horiek gero eta urrunago daude elkarrengandik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Entzuleak ez badu hiztunaren hizkuntza ezagutzen, horren esanak ez ditu inola ere interpretatuko, kode ezberdinak erabiltzen dituztelako. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 162. orr.
Bertsolariak eta entzuleak kode bera darabilte batzuetan (edo ia bera), eta beste batzuetan, berriz, sekulako amildegia ageri da bataren eta besteen kodeen artean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.
Hizkuntza, kode batek arautua agertzen da; baina kode hori bera, bere aldetik, arau idatzi bat da, erabilera zorrotz bati -ortografiari- lotua dagoena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.
Non eta Norekin gauden, kode bat edo beste erabiltzen dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.
Horrekin, eredu bat, ideologia bat, kode bat eta mezu bat transmititzen ari gara, eta ikasleek eta seme-alabek hori guztia bereganatzen dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.
Kodea tekleatzen hasi zen Perrette. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.
Espainiako Enbaxadaren kode zifratuak eskatu zizkion Asensiori. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.
Logika baten arabera eraiki ahal dira hitzak zifratzeko kodeak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 176. orr.
Honek eskatu dizkio [...] ordenagailuetako kodak. Herria 2002-11-21
Azpian ageri den telefono zenbakiak Gipuzkoako kodea du. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 43. orr.
Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.
Konfiantzazko hiruzpalau lagunek ezagutzen genuen kode sekretu bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.
Jadanik bai baitzeukan bere kode pribatua, bere hizkuntza sekretua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
Zein une aukeratu eta une horren definizioa ere, tradizioz Andre Mariaren bost gogo-aldarterekin egokitzen ziren bost une bereizten zituen kode erretoriko batean oinarrituta erabaki dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.
XVIII. mendearen amaieratik aurrera pastoralen kode dramatikoa gailurrera iritsi zela. Berria - Kultura 2004-05-19
Kode ikonikoak berak ere hitzezkoarekin loturik baizik ez direla existitzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.
Kode genetikoa dezifratzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Arimarako atea zabalduko dion kode ezkutuaz jabetu nahirik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.
Ate aurrean gelditu naiz, itxita zegoen, kode digital batez. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 83. orr.
Kode alfanumeriko bat izan daitekeena irakurtzen. «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.
Kode-sistema bereziak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.
Kode-arauen idazle nagusia. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 97. orr.
Giza gorputza hautemateko teknika eta kode-multzo oso baten artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.
Lehenengoak Thomas kode-hitza zuen polizia-operazio bat kontatzen zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Hizkuntza kode guztiak berdinak dira izaeraz, eta mailaka desberdintzen dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.
Kode horietako batzuk ia unibertsalak izango dira (pertzepzioari dagozkionak), beste batzuk nahiko naturalak oraindik, baina gizarteak itxuratuagoak (analogia-kodeak, adibidez)."Ikono bidezko izendapen kode" kontzeptuarekin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.
Nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.
Elikagaien barra-kodea irakurritakoan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.
Aitak halako gertaerak kontatzen zizkigunean, bere arimaren sarrera-kode ezkutuaren zati bat erakusten zigun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.
Sexu-kode moralak erlatibizatu beharra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.
Morse kode baten antzekoa zen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.
Erabiltzaile-kodea eta giltza pertsonala lortzea ez da oso gauza zaila. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.
Filadelfiako eskualde-kodea zeukan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.
Herrialde batean usadio ugari direnean, errazagoa da denak kode batean idaztea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.
Lege frantziar guztiak kode bakar batean biltzen saiatu zen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Israeldar legeriaren hurrengo piezak, adituek "Itunaren Kode " deitzen dutenak, Hamurabiren Kodearekiko duen zorra erakusten du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.
Frantziako Kode Zibilaren lehen proiektua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 6. orr.
Kode Zibilaren idatzaldiak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.
Auzipetze bikoitza jasan zuten, kode militarra eta zibila aplikatu baitzitzaien. Berria - Mundua 2004-05-05
1900ean aldatu zen Espainiako kode penala. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.
Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 2. orr.
Hartara, Kode Zibila, Zigor Kodea, Merkataritzako Kodea eta Prozedura zibil zein kriminaleko kodeak Napoleon Bonaparteren armadak hedatu zituen Europan zehar. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.
Kode deontologiko guztiak urratu dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.
Pro-Tour Ligako taldeek sinatutako kode etikoa onartu du Tourrak. Berria - Kirola 2004-12-15
Lurralde Kolektibitateen kodearen L1112-16 artikuluak hau dio: […]. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Enpresa batek jokabide kode bat onartzen duela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.
Lan Kodea erabat hausten ari dira. Berria - Harian 2006-02-07
Lan-baldintzen kode edo estandarrei buruzko proposamenen benetako gabeziak aztertu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.
Gizarte harremanetarako kode estu eta zehatzak zituen gizatalde baten ispilu dira gutunak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.
Telebista Edukietatik Haurrak Babesteko Autoerregulazio Kodea Berria - Harian 2005-12-04
Cambacérès kontsulak, urte batzuk direla, halako kode-proiektua argitaratu zuen. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.
Augustoren lege hori lege-kodea zen zehazkiago, gai hartaz egin zitezkeen araudi guztien gorputz sistematikoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Lege-kode arrazionalizatuek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
Zigor Kode berria Espainian PPren gobernua agintean zegoenean onetsi zuten. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Biziaren bukaerari buruzko medikuen deontologia kodea eta osasun kodea aldatuko ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-08-28
Portaera kode bat adostu dute denen artean. Berria - Gaiak 2004-12-04
«Borondatezko» jarrera kode bat ezartzea proposatu du Bruselak. Berria - Mundua 2006-02-10
Hango parlamentuak bere gaztigu koda edo legediarekin. Herria 2004-09-30
Ordu arte Mendebaldeko erresumen legeria barbaroen tribu-kode zaharren kristau-eranskin gisako bat izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.
Biktimekiko Elkartasun Kode Etikoaren helburua. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
biktimekiko elkartasun kode (5); elkartasun kode (6); elkartasun kode etikoa (4); espainiako kode zibila (3); espainiako kode zibilaren (7); frantziako kode zibilaren (6); hizkuntza kode (5); kode baten bidez (3); kode berean (5); kode berria (13); kode berriak (5); kode berrian (4); kode berriaren (3); kode deontologiko (3); kode deontologikoak (3); kode etiko (4); kode etikoa (20); kode etikoa egitea (3); kode etikorako (3); kode genetikoa (6); kode genetikoan (4); kode irekiko itzulpen (3); kode jakin (3); kode penala (5); kode penalak (4); kode penalean (9); kode propioa (3); kode sekretu (4); kode sekretu bat (3); kode zibil (19); kode zibil baten (5); kode zibil berriak (3); kode zibila (22); kode zibila aldatuko (3); kode zibila aldatzeko (4); kode zibilak (9); kode zibilaren (44); kode zibilaren aldaketa (4); kode zibilean (7); legeen kode (3); zigor kode (18); zigor kode berria (11)
azalaren kodea (7); barra kodea (6); iturburu kodea (5); justinianoren kodea (4); kodea alda (3); kodea aldatu (5); kodea aldatzea (3); kodea aplikatu (3); kodea betetzen (3); kodea erabiltzen (4); kodea onartzea (3); kodea sinatu (3); lan kodea (9); marco polo kodea (6); morse kodea (4); napoleonen kodea (7); polo kodea (6); polo kodea aplikatu (3); teodosiar kodea (3); zigor kodea (38); zigor kodea alda (3); zigor kodea aldatu (4)
espainiako zigor kodeak (3); jokabide kodeak (8); lan kodeak (3); legeen kodeak (3); zigor kodeak (19); zigor kodeak jasotzen (3)
espainiako zigor kodean (6); zigor kodean (20); zigor kodean egindako (5)
zigor kodearekin (4)
espainiako zigor kodearen (7); kodearen aldaketa (7); kodearen arabera (12); kodearen arabera epaitutako (3); kodearen erreforma (9); kodearen erreformaren (3); lan kodearen (3); zigor kodearen (42); zigor kodearen aldaketa (7); zigor kodearen arabera (9); zigor kodearen erreforma (7); zigor kodearen erreformaren (3)
zigor kodeko (13)