Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inork ere ez digu zalantzan jarriko badela naturaren kausa bat, zientziaren forma bat eta bizitzaren kodigo bat. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.
Espainiako legediari atxikiz, 2301 izeneko kodigoaren pean egiten ditu bere esportazioak Nigeriara eta beste herri batzuetara. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 74. orr.
Kodigo horren esanahia argia da: produktu horrek ez du balio gizakiak elikatzeko eta horregatik, ez dauka inolako kontrolik iragan beharrik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 74. orr.
1835ean argindarrezko telegrafoa asmatu zuen [Morsek], eta handik 3 urte, bere izena gorde duen alfabetoaren kodigoa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.
Kodigo sekretu baten funtzioa dauka kasu honetan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 262. orr.
Ez zutela sekula halako bikoterik ikusi, kodigo propio eta pribatu baten jabe, mundu estralurtar batean bizi zirela zirudien. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 48. orr.
Lan kodigoaren L221-5. artikulua. Herria 2004-12-30
Kodigo penalaren 225.15 artikuluaren arabera. Herria 2003-05-08