Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Coca baten bila joan nintzen sukaldera eta klikada batez edan nuen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 74. orr.
Aldez aurretik entseatutako atzapar-mugimenduak atzenekoz berretsi guran, klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 105. orr.
Gurutzatuak hemen baleude, begi-klikada batean garraiatuko bailituzkete soldaduak aurrera-fronte izugarri zabalean, mairuak ertzean zehar barreiaraziz, eta, ondorioz, defentsa ahulduz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.
-¿Cómo dice? -galdegin zidan azkenez, eta telefonoaren eskegiteko klikada baizik ez nion eskaini, putaseme hari. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.