Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kluka iz hurrupa. cf klik1.
"Edan ezak beste kluka bat oraino!", eta nik, gogotik edaten nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.
Thierry kluka bat irents ezak Yvesen oroimenez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.
Beste kluka bat jo diat, botila amaitze aldera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.
Gero botila koñak batetik kluka luze parea edan, eta apar ugari sortu diat. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.