Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretaz aparte, zorra kitatuta, ikusiko duzu zeinen lasai egingo duzun lo. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Eragiketa haren xedea errepublikak hiritarrei zor ziena kitatzea zen, ez hiritarrek elkarri zor ziotena kitatzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.
Zorra bi epetan kitatzeko. Berria - Kirola 2004-01-03
Izan ere, sultanak ere bazuen piratarekin zorrak kitatu beharra, eta zintzurra moztuz kitatu nahi zituen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 32. orr.
Prezioa igo zion, eta ez zuen "beste fabore" baten truke zorrik kitatu nahi izan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.
Urtero dirutza jakin bat erabiltzen da interesak eta zorra kitatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.
Jukosen zerga zorra kitatzeko, filialaren akzioen %76,9 salduko ditu. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Inori zorrik gabe zorrak kitatzen, deus galdu gabe zorrak barkatzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.
Kapitaletik interesetan ordaindutakoa kenduko zela, eta beste guztia hiru ordainketa berdinetan kitatuko zela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.
Urtarrileko hirugarren astean, ordainketa bakar baten bidez, 2004ko atzerapenak kitatuko ditu Espainiako Gizarte Segurantzak. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Londresek jada kitatu du herrialde pobreenek berarekin zuzenean zuten zorra. Berria - Ekonomia 2004-10-03
· Huts horiek kitatuak dirateke agian idazlanaren izateari berari dagokion dohain batez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.
Oro har, gauza txikiak ziren, eta On Camillok hamar Aitagure eta Agur Mariarekin kitatu zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.
Aldian behin bisita eginik kitatu nahi izaten dute batarekiko zein bestearekiko zorra. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.
Hiltzailea kalean zegoen, legearekiko zorrak kitatuta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 80. orr.
Odolezko zorrak kitatzearren. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.
Inoiz ez ninduen oporrik utzi, ezta emetasunaren zor odoltsua kitatu behar zuen egunetan ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Euskal gizarteak zorra kitatu behar du biktimekin eta bizikidetzara iristeko bidea ibili behar dugu. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Omenaldiarekin, genuen zor historiko bat kitatu dugu. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Bihurtze hau berriro betetzen denean, zor guztia kitaturik dago, nahiz eta mundua sortu denetik bizi izan diren gizaki guztiena adinakoa izan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.
30 bider handitu zuen irabazi garbia [...] eta Allianz aseguru etxearekin bat egin zuenetik lehen aldiz bere diru sarrerekin kitatu zituen kostuak. Berria - Ekonomia 2006-03-21
Bi nazioek ehun mila markoko dirutza kitatuko liokete elkarri, baina Frantziak hamar mila marko zor lituzke artean Espainian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Gainerakoek baino zerga gehiago ordaintzen zituztelako eta erresumako diru-kontuak kitatzeko haiek egindako maileguak lagungarriak izan zitezkeelako. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 144. orr.
Bistakoa zen Olaberi dirua ordaindu beharko ziotela 500.000 euro jaso zituen kontratua kitatzeagatik. Gutxieneko osagarririk ez duten 5.000 pentsiodunek beste diru sarrerarik ez dutela frogatu beharko dute eta «beharrezko kenkaria» erabiliko da errenta kitatzerakoan. Berria - Kirola 2006-01-26
Ez dago frankismoaren biktimen sufrimendua kitatuko duen dirurik... Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Gerrara oinarri faltsuekin joatea ezin da erantzukizunak kitatu gabe utzi. Berria - Mundua 2006-01-10
Bederen iduri du gudukatokietako nekeak haren besoetan kitatu zituela Migel Mailuk. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.
Lurrak aireari eta aireak lurrari, kitatu ezinean, fluktuazio etenbakoan dabiltza biak: gauez hozten eta egunez berotzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.
Berorren ihardespenaren zain nauka kitatu nahi dudan damuaren egonezinaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.
Emadazu ontzat, arren, hoben hau kitatzeko aukeratu dudan penitentzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 675. orr.
Badira, legeak zigorra ezartzen duenean, zigorra modu boluntarioan onartzen badute, lege zibilaren kontrako delituak kitatu dituztela uste dutenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 213. orr.
Alexandro-osteko helenismoaren eta bere garaikideen arteko transakzio artistiko eta intelektualak, [...], garai honetarako, kontu kitatuak ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 234. orr.
dolarreko zorra kitatu (3); euroko zorra kitatu (3); kitatu gabeko (3); zorra kitatu (21); zorra kitatu du (3); zorrak kitatu (13)
zorrak kitatuko (3)
zorra kitatzea (7); zorrak kitatzea (4)
defizita kitatzeko (4); ehuren defizita kitatzeko (3); iraina kitatzeko (5); kitatzeko aukera (3); kitatzeko epea (4); kitatzeko parada (3); kontuak kitatzeko (6); kontuak kitatzeko epea (3); ogasunarekin kontuak kitatzeko (3); zorra kitatzeko (32); zorrak kitatzeko (23)
zorra kitatzen (5); zorrak kitatzen (4)
zorrak kitatzera (6)