Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kirurgialari (48 agerraldi, 4 liburu eta 8 artikulutan: orobat kirurgilari 6 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan, eta kirurjilari g.er.) 1 iz ebakuntzak egiten dituen medikua. ik zirujau; barberu.

Bihotzeko kirurgialaria naiz, egia, baina azken finean mekanikari bat besterik ez naiz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.

Garrantzizkoak dira loki-lobuluak […], zeren, kirurgialariak lobuluok kentzen baditu, oroimen gehiena galtzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Kirurgialariek izterreko tendoiaren zati bat betazaletan jartzea erabaki zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Geldialdi luzea egin zuen kirurgilari trebe batek gazteturiko bularretan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Emakumeen aldizkariek kirurgialari estetikoen helbideak eskaintzen zituzten, […] baina nik ez nuen berriz amaierarik gabeko istoriotan abiatu nahi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

Jostunarenera, sendagilearenera, kirurgilariarenera eraman dugu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Kirurgialari baten lan zail, zehatz eta delikatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela urte batzuk, kirurgialari-lana utzi zuen urtebetez, Victoriako Unibertsitatean bi gaiok ikasteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Nortasun eta jokabide osoa [...] aldatu egiten zaizkio kirurgialari-mantala janztean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus