Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirujau (138 agerraldi, 25 liburu eta 29 artikulutan) 1 iz ebakuntzak egiten dituen medikua. ik kirurgialari; barberu.

Medikuak behar ditugu, lehenbailehen, batez ere zirujauak, arlo baskular, kardiobaskular eta kirurgia orokorrekoak.  Berria - Mundua   2004-05-20

Tratamendu bakarra kirurgikoa zela azaldu zien, berak hitz egingo zuela zirujauarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Begietatik gaixo zegoen garaian, sendaketa onartzera behartu zuten eta zirujauari deitu zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Zirujauarengana ere eraman dute eta operatu egin behar dela esan du.  Berria - Harian   2005-07-17

Ebakuntza-gela nikeleztatu bat eta gomazko eskularruak zituen zirujau bat nituela zain.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Zirujauak xafla zorrotz batekin klitoria, gorputz atal deseroso hori, mozten dion bitartean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.

Frantziako zirujau batek klitoria berregiten die ablazioaren biktimei.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Zirujauek aurpegiko arteriak konektatu eta azala bere lekuan jarri zioten.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Zirujauek zazpi zentimetroko titaniozko egitura bat jarri zioten falta zuen barailaren lekuan.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Esana zien zirujauak ezinezko izan zitzaiela tumorea erabat erauztea, burmuinean kalte handiagorik ez egitearren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.

Hanturarena azaldu zioten gero, eta zirujauari ere deitu ziotela badaezpada, berriro ebakuntza egin beharra bazegoen ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Haren behatz meheek ere zirujau batek luzatuak eta itxuratuak iduri zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.

Gogoratzen zuen alargunak zirujauak biopsiaren emaitzen berri eman zion egun hartan esandakoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.

Nigan bigarrenez zabaldu zuen, zirujaua eta marinela ez ezik, besterik ere bazelako susmoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Halpin doktoreak, Dublin Hiriko Ospitaleko zirujau laguntzaileak, adierazi zuen ezen hildakoak bi beheko saihets hautsirik zeuzkala, eta kolpe larriak eskuineko sorbaldan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Erregeren "txermoni" partitzaileak, zaldia barne, 154 florin, zirujau odolzaleak hiru halako, eta eskribauak berak, auskalo zenbat gehiago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Ez dakit beste belarria moztu ala, aitzitik, zirujaurik garestiena erosi eta kirurgia hoberenaz josiko ote zukeen silikona koloreztatuzko bat, edo urrezko bat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 96. orr.

Gaur egun zirujau trebea da gibelaren edo bihotzaren transplantea egiteko gai dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 257. orr.

Gero garondoa ere zuritu zidan, larruazalean doi ukituz, zirujaurik trebeenak gaixoari odola ateratzeko zainak ebakitzen dizkionean baino tentu handiagoz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.

Matteuzzi hori gizon zarpaila zen eta nahiko ezaguna hirian garai batean zirujau ospetsua izan zelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

Barruko urduritasunak ofiziozko zirujauaren planta emanen dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Dohain handiko zirujaua izanik, hiritarrek agur afari bat antolatu zioten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

Zirujau bikaina izango haiz hi noizbait.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.

3 (adizlagun gisa)

Karrakan zirujau eta marinel zetorren Martin lagunari belagile esanez zuzentzeko makurra izan nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.

Ontzian marinel eta zirujau ekarri dugun baten gauzak hartzera eta eurekin eramatera etorri dira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 268. orr.

Gazte Sozialistetako kide izana, zirujaua, pediatra eta epidemiologo aritu da.  Berria - Harian   2006-01-17

4 (hitz elkartuetan)

Urrezko aukera 1970. urtean ailegatu zitzaion, Fox ekoiztetxeak AEBetako Armadako zirujau talde baten inguruko liburu baten egokitzapena egitea proposatu zionean.  Berria - Kultura   2006-03-01

· Badakit Frantziako gortean ezagutu ditudanen gisako mediku-zirujau batek aterabidea ematen ahalko ziola berun puska horri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

Hogeita hamar urtetik gora ziren Don Juan Sanchez Alcoleara iritsi zenetik, barberu-zirujau gisa; gero, azterketa batzuk eginez, lizentzia lortu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marinel eta zirujau (7); zirujau trebea (3)

gure zirujaua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus