Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Istorio eta desioak darizkio Po ibaiaren kirriari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Haize-giro sargoritsuak ez zuen kirri apartsua besterik eragiten itsas gainean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.
Haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Euria haize kirri bihurtzen zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Haize-kirri atsegin bat dator hurbiletik, bere betiereko bidea egiten ari den Po ibaiaren aldetik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.
Haizekirri iheskorrei egin nien galde, eta hegaztiekin batera aire zabal osoak erantzun: [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.
Sortaldeko haize kirriak bere perfumea hauspotzen du nekropolisean gaindi. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.