Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkia jaio eta egunsentiko brisa iristen denean hiribildura. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena, errege-zutoihalarekin konpasean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Brisak kapelaren ertz estutuaren inguruko ilea harrotu eta lokietako izerdia lehortzen zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Kaio bat oso hurbiletik pasa zitzaien, brisa gainean planeatuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.
Gauza jakina baita atzerritarrek, salbuespenik gabe, eguzki eder hau, brisa leun hauek, urdin konparaezinezko zeru hau hagitz maite dituztela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.
Brisa nagia aurkitu zuten kalean, baina ez aurreko egunean bezainbesteko beroa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 160. orr.
Goizak uztailaren edertasuna du, brisa arin eta leuna dabil, eta eskarmentuak engainatzen ez badu, gaur bero zakarra izango dugu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 209. orr.
Eguneko brisak lehortu zion soinekoa; gaueko haizeak zimurtu zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 81. orr.
Hostajearen ikara ilunabarreko brisan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.
Behean, betiko soinu errepikatuak, tabernetako usainak, itsas brisa, umeen oihuak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 74. orr.
Itsas brisa epela zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 183. orr.
Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.