Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lur bigunera aldatuta arbola mardul bilakatzen den haziaren antzeko dugu kimu ttipi hori. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Elorriaren kimu txiki ñimiñoak, zuri-zuriak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.
Kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik. Elizen arteko biblia Ez 17,22
Kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota. Elizen arteko biblia Is 18,5
Kimu berriak loratzen ikusteko baratzea. Berria - Kultura 2004-03-30
Kimu ederrak eman ditut mahatsondoak bezala, lore eta fruitu bikain eta joriak. Elizen arteko biblia Si 24,17
Espaloi bazterretako hostoak gaztainondoetara itzuli dira kimu dardarati bilakaturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.
Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Elizen arteko biblia Mk 13,28
ik kimuberritu.
Kimuak botako ditu; haren ederra olibondoarena bezalakoa izango da. Elizen arteko biblia Os 14,7
Haziak ernatu eta landare berriak sortzeko garaia, puja eta kimuak ateratzeko sasoia. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.
Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik. Elizen arteko biblia Is 11,1
Ikusten nituen kimuak udaberrian hazten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.
Han zegoen pagoaren kimua, arbola berri baten itxaropena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.
Seme-alaba asko izango duzu, zeure kimuak landako belarra bezain ugari. Ama putaren kimu ustelak! Elizen arteko biblia Jb 5,25
Oroit nola jo zuen aitatxik Agaramontarren kimu gaztearengana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.
Bihotzaren lehen garatze horiek ere jagon behar dira, grinaren hasierako kimuak zuzendu eta zigortu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.
Unibertsitateko kimu, Marcosek bikain idazten du, ondo ezagutzen ditu literaturaren liluramenduaren nondik norakoak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.
Zibilizazio Sumerikoaren lehen kimu siriako, hitita eta babilonikoaren jaiotza eta heriotza. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.
Gizarte Sumerikoaren kimu bezala (Gizarte Indikoaz gain), beste bi gizarte aurkitzen ditugu: […]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 418. orr.
Ukazio eta zatiketaren zuhaitzak kimu berririk ez du. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Zer dela eta, bada, bere testuen, bere sorkarien esanahiak edozein literatur kritikari kimu-berriren esku uztea? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.
Hasia da muskiltzen pikuondoa, usaina zabaltzen mahats-kimuak. Elizen arteko biblia Kt 2,13
Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala. Elizen arteko biblia Si 50,12
Etxe aurrean geneukan haritz kimua ureztatzen ari nintzen batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Txekorren larre eta etzaleku bihurtu da; bertara datoz adar-kimuak jatera. Elizen arteko biblia Is 27,10
kimu berri (3); kimu berriak (11)