Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Israel herria loratuko da eta kimuberrituko, eta mundu osoa fruituz beteko dute. Elizen arteko biblia Is 27,6
Mahastiak kimuberritzen, granadondoak loratzen ikustera. Elizen arteko biblia Kt 6,11
kimuberritu egin zen bere garaian gereziondoa, lorez eta orriz jantzi zen eta ohi zuen eran fruitua eman zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.
Kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela. Elizen arteko biblia Lk 21,30
Egurra egiten zuten anaiei, debekatu egiten zien zuhaitza orpotik ebakitzea, kimu berritzeko aukera izan zezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.
-Bai, hildakoak ere ez dira kimuberritzen -eta gehitu zuen-: zoritxarrez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 140. orr.
Espainian, Sahagun hirian, San Frantziskok, itxaropen ororen kontra, miragarriro kimuberritu zuen erabat ihartuta zegoen gereziondo bat, orri, lore eta fruituz jantziz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.
Harrapa azeriak, azeri txikitxoak, gure mahasti kimuberrituak hondaturik uzten dizkigutenak. Elizen arteko biblia Kt 2,15