Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kilker 1 iz intsektu beltza, gaineko hego gogortuak igurtziz, udako iluntzeetan, hots zoli eta errepikakorra ateratzen duena (Gryllus campestris etab.).

Nire kilkerra beltza da, isla gorrizta ttikiekikoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.

Kilkerrak ere nekez mugitzen ditu hegoak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Gero, kilkerren hots erregularra gauaren isiltasuna neurtzen hasi da, kir-kir-kir.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Kilkerren kantu monotonoaren antzera beti bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Josebarekin edo Mary Annekin nagoela kilker baten kanta-hotsa bezala sentitzen dut buruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

Kilker batek kantatu zuen eta gero beste bat gehitu zitzaion, kilkerrak kilkerrei abisuak ematen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Uztaileko iluntze epela, kilkerrak lanean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 86. orr.

Jauregi gibeleko zelai batean kilker bat harrapatzen ari nintzela, Elbira etorri zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 326. orr.

Alpapa atera du, eta hortzaka eginda kilkerra bereizi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

Behin batean harritu egiten nindutela esan nien, zenbat r eta zenbat k erabiltzen zituzten, eta berak baietz erantzun zidan, ez al nintzen lehenago konturatu, bera eta osaba bi kilker bakarti zirela Amerikako lur zabalean, eta soinu hura hegoak astintzean egiten zutela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

· Burua kilkerrez beteta zuten andre haiei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gauaren argia baino ez zen geratzen, euriaren zizika kilker-zurrumurru baten gisa...udak bakarrik dakarren usain berezi horrekin eta kilker hots artean afaltzea...  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Bera zen kilker-zaku honetan ordena jartzeko gai zen gizon bakarra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 194. orr.

3 adkor sakelako telefonoa. ik segapoto.

Kilkerra atera du gero poltsikotik eta pantailak telefono sarerik ez daukala erakutsi dionean, deskonektatu egin du, bateriarik ez dezan alferrik gal.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kilkerren hotsak (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus