Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kexatu, kexa(tu), kexatzen 1 da ad pairatzen den egoera mingarria ahoz adierazi. ik arranguratu.

Neska gajoa, ez da batere erraza izan bere bizimodua, baina inoiz ez da kexatu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Tripetako zorriak ordurako kexatzen hasiak, non zer jango hasi naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Badakizu askotan kexatu izan naizela amarengatik, baina gero beti ahalegindu izan naizela harekin adeitsu izaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

Baina eskuak lokietara eraman besterik ez zuen egin, eta igurzten zituelarik, lanaz eta nekeaz kexatu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Ez dela jarri duten lekuaz kexatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.

Hau dela eta, Parisko hiritar aberats bat mihi gabe geratu zen, eta hau Inozentzio IV.a aitasantuaren aurrean kexatu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zoritxarrez, berriro kexatu beharko dut janaria dela eta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

-Ez zara kexatuko! -amari-.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 52. orr.

-Jainkoari eskerrak, ezin naiz kexatu -esan zuen Sobakevitxek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.

-Joba, ama! -kexatu zen Leire-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 82. orr.

-Hau aspergarria da -kexatu zen Dudley, eta tirriki-tarraka hankak arrastaka alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

-Ez adarrik jo, faborez -kexatu zitzaion Arantxa-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 159. orr.

Eta, egia esatera, emaztea bera konbentzitua zegoen ez zuela zertan kexatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Ez dut kexatzeko motiborik, ez alde batetik eta ez bestetik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

2 ipar kezkatu, larritu.

Eta hain xuxen odola abiatu zitzaion, odola burrustan zarion, eta odola ezin geldiaraz [...], gure errientsa arrunt kexatua, aztoratua, haur guziak izituak...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

Hola mutikoak bazekien -eta segur zen- nehor ez zela arranguratuko, ez eta ondotik ibiliko, kexaturik, non galdua ote zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Ez kexa! -erran zion Ninari hoteleko tipoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 163. orr.

Andreek irria ezpainetan, ez kexatzeko, jatekoa bazela denentzat eta aski zutela kantoi hartako mahaian jartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

3 ipar haserretu.

Amarekin kexatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Bere buruarekin eleketa ari zen, norbaitekin kexatua balitz bezala, galde-erantzunak berak eginez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.

Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Ez nau kexatu ustegabeak, laket baitzait holakoetan abentura kutsu zerbait senditzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Oroit zira zure aita edo amek zartako bat emanik edo bortizki kexaturik zure kontra?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 114. orr.

Zer erran duzu? -galdetu zuen Amatxik, pixka bat kexaturik, hitz larriak ez baitzituen sobera maite, Mikelen amak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

Itsaso kexatua itxuratzen nuen, Joana ondoan hatsanga igerika, harrian bistan, angustia, itotzeko antsia, salbatua izateko premia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Aski giro nahasia piztu da Pariseko alde hortan, bazterrak kexatu baitira eta sutan bezala jarri, lehenik Clichy hirian, ondotik inguru hartako beste hiri batzuetan.  Herria   2005-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazterrak kexatu (5); ezin kexatu (7); ezin naiz kexatu (17); kexatu nahi (9); kexatu nahi dut (6); kexatu nintzaion (3); kexatu nintzen (5); kexatu zen ron (3)

kexatzeko arrazoi (3); kexatzeko arrazoirik (14); kexatzeko motiborik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus