Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

katagorri (orobat kattagorri) 1 iz ugaztun marraskaria, basoetan bizi dena, gehienetan ile-gorria, isats luze eta lodia duena (Sciurus vulgaris etab.). ik urtxintx.

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Katagorriok adiskide eginez gero, zeure gelan bertan egingo dute habia eta umeak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Katagorrien atzetik egiten zuten lasterka, nork eskuratuko bat apustuan, baina inoiz ez zuten lortzen, katagorri jauzilari haiek zuhaitzera igotzen baitziren, toki seguru horretatik bikote ausart hura zelatatzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.

Handik goiti, katagorriak bezala kasik, adarrez adar galdurreraino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

-Ia katagorria ekartzen duzun, ohe gainekorako narru azal gutxi falta zaizkit.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 65. orr.

Gero eta katagorri gehiago dabil, arbola gero eta gehiago dago eta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 65. orr.

Une batean bion begiradek behaztopa egin dute, eta begininiek, adar gainean topo egin eta supituki tenk gelditu diren katagorriak bailiren, harriturik bezala errepasatu dute elkar haizearen distantziara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Harako baxter hartan, berriz, sehaska huts abandonatu bat edo beste, kattagorri ttiki buztanaundiak niniak lapurtuta, barrenutsik utziak...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

2 (erkaketetan)

Katagorri bat bezain arin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus