Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inguruan poliziaren furgonetak ageri ziren hilerriaren sarreran eta hirurogeiren bat polizia, kasko eta guzti jantziak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.
Hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.
Buruan kasko bat ipini eta jo egiten ninduten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 191. orr.
Lur mailan, behean, normala den kasko batek, tornuak bezalaxe estutzen dizkizu hezurrak hamar mila metrora zaudenean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.
Bere kapela sailetik osasun-ingeniariek eramaten dituztenen gisako kasko bat aukeratu zuen, hori-horia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Rossinante deitu zaldi meharraren gainean zabilan zaldun kinkilia, kaska zabal berezi bat buru gainean eta lantza luze bat eskutan, behardunen defenditzale suharra, doi bat eroa. Herria 2003-01-09
Bi lapur motorreko kaskoak jantzita bitxitegira sartu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Haren isla baizik ez genian ikusten, zerua baino ilunago, haren begirada ere ez, kaskuaren biserapean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.
Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Haien kasko puntadunen gandorrek sugarrezkoak ziruditen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Kasko dotorea zen, luma zuriz hornitua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.
Motoaren alde batetik zintzilik kasko gorri bat ikusi du, eta jantzi egin du. «Bizia lo», 2003 - 79. orr.
Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du, eta harro erakusten du eskuetan dinamitazko txistor luzea, txortena zut. Pako Aristi «Note book», 2005 - 9. orr.
Gorriak bere kasko mailatua jantzarazi zidan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 160. orr.
Fusil bat ikusi nuen, zutik txoko batean, eta soldadu kasko bat eta prismatiko batzuk haren oinean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Caro Diario, motor-kasko batekin agertzen zen salsaren erritmora kantatzen horrelako herri batean, barregarri zegoen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Airekotik jaitsi zen New Yorken, txapela kaskoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.
Kasko puntatik oskietaraino so egin nion: arropa ilunez beztitua zen eta zapatak zuri-zuriak zeuzkan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 74. orr.
-Dena ordainduko dut -hots egin zuen Rübsam doktoreak, eskuarekin bere kasko soila igurtziz-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.
Pausatu zuen kasko soildua burukoaren gainean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.
Kasko erdiko soiluneak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Xanpainak eta kostoak kaskoa berotu didatelako-edo. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.
Pentsamenduak tarrapatan joaki zitzaizkidan kasko barnean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 93. orr.
Basoiren kopeta harria bezain gogorra duk, eta kasko gogor hortan herriaren historia gordetzen duk. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.
Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti. ik kaskopelatu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 162. orr.
Ginea Berriko kasko hurrupatzaile trebeek, gure antzera omen krudelak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 118. orr.
Aire mehar eta fresko batek ferekatu zion kasko gaina, eta hotzikara bat sentitu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
Zalantza astun hura zeukan kasko-zokoan danbaka jagoitik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.
Agatak kasko-zokoko zinema gelako pantaila zurbaila ireki zuen eta betiko filma berriz pasatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.
Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Erdi Aroko Urbe hiriaren hondakinak hor ditut, kasko batean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.
Igandean, Azkainen, Larrun kaskorainoko lasterketa goizean. Herria 2004-07-05
Oilandoiko kaskoan, abantxu 1 000 metro goratan, kapera bat badela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.
Kaskorik kasko, mendien bizkarrezurrari segitu diozue zuen bidean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 153. orr.
Kasko kaskoan den harrokaren inguruan, belarra idor eta motz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.
Negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Alderdi zoragarri batean zegoen, kasko baten gainean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.
Bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino. Herria 2003-05-29
Lurreko Paradisuko kasko gorenean dela lau ibaiei sortzea ematen dien iturri miragarria. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 81. orr.
Hor daude orain lehengo mahasti lekuak, kasko pelatuak... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Urantziatik ateratzean hartu dudan patarraren kaskora heldu orduko, begien aitzinean daukat Sanso herria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.
Itzalak bat-batean hupatzen ziren muino kaskoetara. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.
Ezkilaren dorre kaskoraino. Herria 2002-09-12
Izatekotan, petroliontziak duke errua: kasko bikoitzik ez zuen, eta bandera komenientziazkoa zeraman. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.
Eguzkiak jotako olaxten islak urrezko ezkatak marrazten ditu ontzien kasko ilunean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Belarrietan walk-man-aren kaskoak jantzi ondoren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.
Belarritako kaskoak jarrita, tipo bat pasatu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.
· Entzungailu kaskoak erabiliz, jastatzen dituzu berritasunaren xarma duten melodiak... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 17. orr.
Santiago elizaren ondoan dago gizonaren aterpea, herri kaskoan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.
Han zegoen herri-kaskoa, alde egin nuenean bezalaxe. Herri kaskotik bertan bizi zena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
Ermiten inguruan, herri kaskoetatik urrun, mendi magaletan egiten ziren jaiak. Berria - Kultura 2004-01-31
Goizetik herri kaskoa bete da Euskal Herri guzitik etorri beribilez, auto ttiki eta larri. Herria 2003-06-05
Bi sinusoidez inguraturiko kasko esferiko batez hornitua eta l>n luzerako parte zilindriko baten gainean kokatua. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.
Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra. Herria 2004-02-05
Berrogei urteko europar kasko pelatu pottoloa eta... ile gorriak dituen neska gazte bat... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 253. orr.
Auzi bereziak kondenatzen zituztela hiltzera alemanekin ibili zirenak, emazte kasko pelatuak jende ostearen artean aurkeztuak eta bertze... Herria 2004-06-10
Ez, gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
Jakin ezazu zure aita ez dela beti izan tripa lodia duen kasko pelatu hori! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 150. orr.
· Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan. Herria 2002-07-25
Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 162. orr.
Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean. Berria - Gaiak 2004-03-19
NBEk Minustah Haitirako misioa hedatu zuenetik, bederatzi kasko urdin hil dituzte jada. Berria - Mundua 2006-01-18
Kasko urdinak Guiglo eta Duekouetik gune neutralera erretiratu dira. Berria - Mundua 2006-01-19
NBEren 6.000 kasko urdin daude Boli Kostan, baita Frantziako Armadako 4.000 soldadu inguru ere. Berria - Mundua 2006-01-18
Batzuk baitiote bere soldado "kaska urdiñak" igor dezazkela ONU-ak Afghanistanerat bakearen zaintzeko, aitortu du ez dela holakorik aipatu behar, ez baitu erakunde horrek holako ahalik. Herria 2001-11-08
Kasko urdinen kopurua bikoiztu nahi du Annanek. Berria - Mundua 2004-08-18
Kasko urdinek ez zuten ezer egin Srebrenicako bizilagunak babesteko. Berria - Harian 2005-07-10
Mendi kasko garaienetako elurrak urtu eta errekak ongi hornituak joan ohi dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.
Gure eskualde ur-putzuz eta urtegiz jositakoetan aise gertatzen da hau, eta, ilunabarrerako, mendi kasko eta mendi lepoetan, holako laino-tximak agertuko dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.
San Donato ermita Beriain mendi kaskoan, 1494 metretan, aurkitzen da, Nafarroan. Herria 2004-06-03
Mendi gain eta kasko haietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.
2001eko martxoan hemen berean aipatu ginuen Pantxikaren balentria Mont Blanc (4807 metro) mendi kaskora heldu zelarik. Herria 2004-03-25
Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak · Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan. Elizen arteko biblia Is 41,18
hiru kasko ibilaldia (3); ibardingo kasko (3); kasko barnean (3); kasko baten gainean (3); kasko eta guzti (3); kasko gainean (6); kasko gogor (4); kasko gogorra (5); kasko gogorrak (3); kasko ibilaldia (4); kasko lasterraldiak (4); kasko pelatu (5); kasko urdin (7); kasko urdinak (12); kasko urdinek (8); kasko urdinen (6); kasko zokoan (10); mendi kasko (30); mendi kasko horietan (3)
kaskoa buruan (6)
kaskoak jarri (3); kaskoak jarrita (3); mendi kaskoak (6)
antoni mendi kaskoan (3); autza kaskoan (4); baigura kaskoan (3); bordagaineko kaskoan (4); kaskoan eraikia (3); kaskoan gaindi (3); kaskoan sartu (8); kaskoan sartua (3); mendi kaskoan (12); mendi kaskoan eraikia (3); mendiaren kaskoan (4); patarraren kaskoan (3); sartu zitzaion kaskoan (3); txapela kaskoan (3)
kaskoetan gaindi (4); mendi kaskoetan (11)
kaskorat heldu (7); kaskorat hupatu (3); larrun kaskorat (10); mendi kaskorat (8); mendi kaskorat heldu (3); mendiaren kaskorat (4)
mendi kaskotan (3)
altzako kaskotik (3); autza kaskotik (5)
kaskoz kasko (17); kaskoz kasko lasterraldiak (4)