Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hi..., a zer kasketa hartu dunan izen horrekin, neska! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 28. orr.
Bazirudien ez zituela ulertzen emozioak, eta barre egiten zuen umeetako batek kasketa bat harrapatzen bazuen edo garrasika hasten bazen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.
Kasketa ederra hartu du seilu batzuk gorabehera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.
ABBko lehendakariak politikotzat jo du Gasteizko epaitegiaren erabakia: «PPren kasketa politikoaren ondorioa da». Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 114. orr.