Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kasketaldi iz apetaldia.
Berriz ere kasketaldia harrapatu duzu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 131. orr.
Norbaitek aurpegiratzen digun kexa edo purrustada da, gurasoen arreta sortarazteko umeak egiten duen kasketaldia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 110. orr.
Dudley txikia, kasketaldi betean, gosaritako zerealak paretetara botatzen ari baitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.
Kasketaldi baten bitartez bere jostailua behingoan eskuratu nahi duen ume mainatia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.
Kasketaldiak jo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.