Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartzelaratu izan ez balute, munta gutxiko libertino bat besterik ez zen izango Sade. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Joan erregeak judutarrak kartzelaratu zituen haien aberastasunez jabetzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.
Saudi Arabian, 44 lagun kartzelaratu zituzten orain bi urte, sexu bereko bikoteekin harremanak izateagatik. Berria - Gaiak 2004-06-30
Auziak akabera makurra izan zuen eta biak kartzelaratuak izan ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Hala uste zuen, harik eta elizgizonak ere kartzelaratzen hasi ziren arte. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.
1992an bizi osorako kartzelaratu zuten Guzman. Berria - Mundua 2004-10-20
Poeta, hor, tribuaren ahotsa eta adierazlea duk, betikoa, badakik, agian iradoki nahi dik Euskal Herria kartzelaratuta dagoela. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 81. orr.
Kartzelaratu guztiak ditut biloba, epaile jauna! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.