Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Milanen atxilotu eta Villa Tristen kartzelatu zuten, eta bertan Luisa Ferida aktoreak egin zion galdeketa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.
Aitona Miguel karmeliten komentuan kartzelatu zuten lehenengo, gerra garaian komentu asko erabili ziren kartzela gisa. Valdemoroko presondegian kartzelatu dute. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Solaskide bat kartzelatuz ez dela ezer konponduko dio Ibarretxek. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Otegi solaskidetzat jo dute alderdi gehienek, eta hura kartzelatzea kritikatu dute. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Elizegi, Campos eta Soria kartzelatzeko agindua eman du Le Vertek. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Atxilotu batzuk polizia espainiarraren esku jarri zituen, beste zenbait deportatu edo kartzelatu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 170. orr.
Ni sinagogaz sinagoga zuregan sinesten zutenak kartzelatzen eta zigortzen ibili nintzela. Elizen arteko biblia Eg 22,19
Sare elektronikoaren bidez agintariak kritikatzeagatik kartzelatutako herritarrak aske uzteko eskatu dio Siriako Gobernuari. Berria - Gaiak 2004-03-15
Paulo Filipon kartzelatua. Elizen arteko biblia Eg 16,16 tit
Xedera jada kontrola ezin batean kartzelatua sentitzen zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 19. orr.
Berriro geratu ginen isilik, batez ere bere lagun kartzelatuaren albisteak ustekabean harrapatu ninduelako. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.
Parte izan zenuten kartzelatuen oinazeetan eta pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean. Elizen arteko biblia Heb 10,34
Kartzelatuak burua apaldu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.
Bihotz-hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera. Elizen arteko biblia Is 61,1
kartzelatzeko agindu (8); kartzelatzeko agindu du (3); kartzelatzeko agindu zuen (5); kartzelatzeko agindua eman (6).