Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kartografiko izond kartografiari dagokiona. ik kartografia 3.
Ibaien izen kartografikoak leku-izenak dira berez, ibaia pasatzen deneko leku baten izenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.
Badakit gero kartografiak jarritako izen horien itzala (batzuena behintzat) luzatu dela hein batean jende-arteraino [...], baina horrek ez dio deus kentzen haien jatorri kartografikoari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.