Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrez gain, radarra erabiliko zuen, lehen aldiz, Saturnoren satelitearen azalaren kartografia egiteko. Berria - Gaiak 2004-10-27
Plutoneko eta Karonteko kartografia, geologia, tenperatura eta atmosfera aztertzeko propio prestatutako teknologia du. herria¬
Astronomiako aparatuak, matematika, nabigazio eta kartografiarako tresnak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.
Kartografiarik gabeko mundu batean ari gara sartzen, maparik gabe, zahartzaro berri bat asmatu beharko dugularik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.
Guda-oinean ongi zihoan aurrerabidea, orratzek zulatutako AEBetako kartografian barrena, gero eta mendebalderago kokatzen zen mapa gaineko konkisten hari gorria. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.
Kartografia sinaptikoaren eremuan jazotako azkeneko joerak. Berria - Kultura 2004-04-27
Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.
Zimurrak zituen aurpegian, kendu ezin diren arrastoak, ezaba ezin den geografia, urteen kartografia, inork bere buruaz ez ahazteko erretratua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.
Gorputz humanoaren kartografia. Berria - Kultura 2004-05-02
Tatiana Parcerok, bere aldetik, barneko kartografia bilduma egin du, bere egun guztiko erritualetatik abiatuz. Berria - Kultura 2004-05-02
Dialekto ezaugarrien estudioa hizkuntza kartografiako lanen abiapuntua izan da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.