Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldiz tiratu karro batean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Ama bat bere semearekin dator bizikletaz tiratutako karro ttiki batean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
Buenos Airesek denetarik dauka, on ala txar: etxe itxurarik ez daukaten txabolak, zaldizko karroetan dabiltzan ondarkin biltzaileak, [...]. Herria 2005-03-10
Beste batzuk, asto bat lagun, bere karro ttipia ezin tiratuz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Baita karro zahar ugari ere han eta hemen, mando, asto, zaldi eta guztiekin etorriak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Goiz guziz, sei gizonek tiratu karro batek eramaiten ditu gorputzak hiltegira. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Abere guziak, mandoak, astoak, eta bereziki idiak, alde bat haren meneko zirela, orga eta karroak bezalaxe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.
Oraingo supermerkatuko karroak gaindika beterik ikusten ditugularik, […]. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.
Baina beste aterabiderik ere badago, adibidez, garraio publikoan edo bizikletaz joan supermerkatura, karroa bete eta etxera ekarraraztea. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Astebeterako geneukan laburrenez, ontziolako karroan sartu behar genuen baforea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.
Bi mila amerikano sartu dira Faludjako gerla hortan beren karro eta tresna blindatuekin. Herria 2004-04-15
Nagusia gamelu-txofer, sermolari edo tximeleta-ehiztari artatsua zen sorterrian, eta negozioaren euskarria karro-poltsa bakarrean darama. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Zaldi karroak, asto karroak, behientzat apur bat arinagoak, idientzat astunagoak. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 97. orr.
Karro modernoak belarrez kargaturiko asto karroekin gurutzatzen baitira kaleetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.
Andre zarpailak erosketa karroan darama gizon are trapilagoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.
Gauero buruko minez oheratzen bazara, gauero hartu beharko duzu aspirina bat, eta orain atera kontuak: astebetean zazpi, hilabetean hogeita hamar, eta urtean hirurehun eta hirurogeita bost: karro bat aspirina, beraz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.
Handik urruntxago garbitzen ari zuten trein batetan sartu dira eta han [...] hasi denak behar zituztela xehatu! berina parrasta bat hautsi dute zortzi karrotan! Herria 2002-09-05
Miren Edurnek, nire ahizpak, karro bat erosi zuen ajentzia bidez [Venezuelan], Toyota bat, eta gero bere senarrari saldu zion. Karro zahar bat, elegantea, baina karrozeria kolore ezberdinez osaturiko atalekin egina. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.
-Karroa gaizki itxita uzten duzu, kalean buelta bat eman eta bost minututan lapurtu dizute. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 27. orr.
Denen erdian karro haundi bat, oihal xuri eta lorez beztitua ; haren gainean Gorputz Saindua iduzki saindu eder batean, haren aintzinean zagola belauniko, umilki otoitzean ari, Roncalli Jauna. Herria 2001-05-17
Aratsaldean, 4ak eta erdietan, karro ibilaldia. Herria 2001-08-02
"Gure helburua ez da lurra bainan dirua", zion Ezpeletako gaztek apaindutako karro trufakorrak, Uztaritzen. Herria 2004-10-07
Egia erran, karro gehiago igurikatuak ziren, mende laurdena handizki ospatzeko. Herria 2004-10-07
Hendaian, giro alegera batean iragan da joanden larunbatean karro apainduen uztaileko ibilaldia. Herria 2003-06-05
Eguerdi irian, zortzi karro apainduk egin dute beren ibilaldia karrika nagusian gaindi. Herria 2004-10-07
Lapurtarren Biltzarrean, igandean, karro apainduek molde umoretsu batean bainan fermuki salatzen zuten gaietarik bat zen gure lurraren bilakaera. Herria 2004-10-07
Eskulan erakusketa eder bat eta hamabost karro apaindu, Baztango herri bakoitxak berea. Herria 2001-07-26
gauazko karro ibilaldia (3); karro apaindu (8); karro apainduak (5); karro apainduen (4); karro apainduen ibilaldia (3); karro ibilaldia (11); karro ibilaldia karriketan (4)
karroen desfilea (3)