Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzetik, karroza bat zetorren, inguruan lauzpabost zaldizko zituela laguntzeko, eta bi manda-mutil oinez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.
Zaldi zuriek gidatutako karroza distiratsuetan ari ziren printzeak iristen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.
Nire guraso burges eta kezkatsuei ere ongi iruditu zitzaien guk karroza eta guztiko eztei arranditsurik egin nahi ez izana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Zein dira karroza horretako andereok? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.
Lau zaldi pertxeroik tiratzen zituzten "oso karroza dotore eta erosotan" (propagandak azaltzen zuenez). Txillardegi «Putzu», 1999 - 331. orr.
Ene laztana, errege-karroza daraman behorra dirudizu. Elizen arteko biblia Kt 1,9
Dena dela, irten baino lehen, Jai Batzordeko kideek karrozak ikuskatuko dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Udalak karrozaren egitura eta berau garraiatzeko ibilgailua utzi egiten die, besterik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
«Konpartsek euren karrozak nahi duten moduan apaintzeko eskubidea» dutela aldarrikatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Beraz, gaur iluntzeko 18:00etan abiatuko da jaitsiera Jesusen Bihotza plazatik Areatzaraino, eta aldez aurretik prestaturik zeuden karroza guztiek esku hartuko dute bertan. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Hala, askotan ikusten omen zuten Unión Artesanako Inauterietako karrozak gogo biziz prestatzen. Askoren artean «Rataplan» - 14. orr.
-Badakizu, umea nola jantzi genuen festetako karrozarako, kaikuarekin eta txapelarekin, olentzeroren ondoan joateko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 200. orr.
Gozokiak airean, eta karroza gainean aurtengo denboraldiko Valladoliden ikurra: Ariza Makukula. Berria - Kirola 2004-03-04
Urte batzuk badituenak, adinean aurrera sartuak, zaharrak, karrozak, nahi baduzue. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.