Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
Nire kontra altxatu zirenen gorpuak ikusiko dituzte: karraskatzen dituen harra ez da hilko, ez eta erretzen dituen sua itzaliko ere; mesprezagarri izango dira gizaki guztientzat. Elizen arteko biblia Is 66,24
Badirudi murmurio horrek, ikusezin eta zalapartari, saguen antzera, isiltasuna karraskatzen diharduela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.
Oinak eta eskuak janda, aurpegia karraskatua, sabela karramarroz borborrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
Baina kalera irten orduko, whiskiaren eraginpetik at geratu zen, erabat babesgabe, eta dohakabetasun motel ikaragarri batek karraskatu zion barrena. Bazen barrena karraskatzen zidan galdera bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Baina bat-batean geratu eta hortzak karraskatu zituen intzirika. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.
Hortzak karraskatuz, ministroa ohean agondu eta eseri egin zen, aurpegia esku-ahurretan bermaturik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.
Gero, belaunak tolestu zituen eta soldaduen besoetatik eskegi zen, oinak herrestan, mozkor-mozkor eginik balego bezala eta oin-puntekin zura karraskatuz, baina isilik beti. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.
Oholak karraskatzeko, leuntzeko, zulatzeko, husteko eta perforatzeko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Mina Kristo minduarekin, karraska Kristo karraskatuarekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 123. orr.