Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konpainia egiten zidan, baina gauez ogia marraskatzen zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.
Gure ogia arratoiek marraskatzen dute, gure logalea gerrak eta aberriak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.
[Untxiek] lasai-lasai lastoa marraskatzeari ekiten zioten ostera, eta hurrengo aldian ez zuten inolako beldurrik erakusten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.
Ahari-saiheski baten erdia platerera bota, oso-osorik jan, hezurra marraskatu, eta hezurrik txikienak ere miazkatu zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.
Txahal-hezur bat marraskatzeari ekin zion, masailak koipez distiratsu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.
Kirxa kafezalea kutxaren atzealdean eseria zegoen, bere ohiko lozorroan, eta zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.
Mikel Strogoffen lokarria, hark berak marraskatua ordurako, hautsi egin zen zaldiak ezustean tenk egin zuelarik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.
Armiarmak eulien zelatan, txoriak armiarmak harrapatzen, katuak txoriak marraskatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.
Behean, suak harresia marraskatzen du, azpiko zulotik ke-zorrotadak ateratzen dira, hilzorian dagoen herensuge batengandik bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.
Albertori semea hil egin zaio, itxura guztien arabera bere buruaz beste eginik, eta zalantzak eta damuak erraiak marraskatzen dizkiote gupidarik gabe. Berria - Kultura 2004-06-12
Baina ikerketak ez ziren inoiz bukatzen; idazluma marraskatua izaten zen, marrazkiak agertzen ziren paperean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.
Eraztunak, ordurako, tentazioa eskaintzen zion, borondatea eta arrazoia marraskatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 218. orr.
Haragi marraskatua sobran egonen zen hura jasoko zuen lurrean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.