Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

karraska1 1 iz hausten edo lehertzen den zerbaiten hotsa. ik kraska; karranka.

Kristalezko teilatuan karraska batzuk entzun zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-25

Harri-txintxarraren karraska aditzen zen, landauaren gurpilek zanpatzean egiten zutena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Argi eta garbi entzun dute hezurren karraska modelo gajoa hortz makurren artean harrapatu duenean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Min hori, unibertso baten suntsimendu eta arbolaren karraska hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Hostoen karraska oinazpian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.

Uraren zurrumurrua, zuhaitzen xuxurla, harrien karraska.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.

Karraska ozen bat entzun zen, eta Harryren ukabila airean itxi zen bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 153. orr.

Beste karraska bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Aulkiaren karraska motela entzun baitzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 169. orr.

Giltza hotsa, atearen kirrinka, zoruko karraska.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Pospolo baten karraska entzun nuen; zigarro bat piztu zuen bietako batek.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Une berean hots lehor bat aditu zen, eta gero karraska elektriko bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Zetaren karraska eta askatzean krisketek egindako zarata entzun ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

Ateko zuraren kirrinka eta karraska besterik ez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 208. orr.

Ortzi karraska bat bezala jin zauku Donapaleutik Hubert Lacroix-ren heriotzearen berri lazgarria.  Herria   2003-05-08

• 2 adlag karraska egiten. ik karraskaka.

Haserre bizian jarri zen, hortzak karraska zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Entzun zeure hortzak klaskaka eta karrraska!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Sahats jotzailea karraska eta kolpeka zebilen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 326. orr.

Lubaki sakonaren ertzetik genbiltzan, arratsaldean botatako elurra boten azpian karraska.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 276. orr.

Antzara aldra bat tapa-tapa atara da, karraska ta marraska.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

3 karraskan adlag karraska egiten; eginahalean, kementsu.

Hortzak amorruz karraskan dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

1937. urtean, Gerla zibila karraskan ari zenean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Ainitz eskualdetan, karraskan ari dira Lurraren larrutzen eta biluzten nolazpait gaitzeko oihanak desagertaraziz.  Herria   2005-09-29

Bi erakasle karraskan ari dira Mitxelena zenaren lan guziak bildu beharrez.  Herria   2002-11-21

Huarte berriz lotu zitzaion karraskan hain maite zuen ikertzeari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 203. orr.

Irabazleak karraskan abiatu dira 9-0 eramanez.  Herria   2003-09-18

Brasilen gaindi ibilia da Brasildar entrenadorea eta odola berriturik karraskan hasiak dira.  Herria   2005-09-01

4 hortz karraska1 iz

Gerraz geroztikako damu, negar, eta hortz karraska guztiak gorabehera, beste gizaki bati ostua nion bizia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da.  Elizen arteko biblia   Lk 13,28

Amorruak hortz-karraska eragiten zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.

Izpiritua non-nahi jabetzen zaio, lurrerat aurtikitzen du, eta haurra, haguna dariola eta hortz-karrasketan, gogor-gogorra jartzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

Ahots bat entzun da Ramán, aienez, negar lantuz eta hortz karraskaz.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

5 hortz karraska2 adlag hortz karrasketan, hortz karraskaz.

Oihuka, garrasika, ostikoka eta hortz karraska ekin zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da.  Elizen arteko biblia   Mk 9,18

6 karraska egin

Eskailera ilunek karraska egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.

Karraska egiten diote belaunek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Hortzek karraska egiten zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Orubeko hondakinen batek karraska egiten du, auskalo zerk eraginda.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Hatzez karraska egin eta [...] ahots-doinu lotsagabeaz esan zion neskari: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Ez, ordea: inor ez zen agertu; eskailerek berez egiten zuten karraska.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

· Biltegitik bulegora zihoan zurezko eskailerari karraska eginarazten zioten urrats astun batzuek.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

7 karraska hots (40 agerraldi, 16 liburutan) ik karraskots.

Zoruko zurajearen karraska hots asaldagarriak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 99. orr.

Kristal hautsien karraska-hotsak entzuten ditu, baita sirena oihuak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Zartailuarena bezalako karraska-hotsa entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Oso zaila zen ez entzunarena egitea trumoiaren burrunbari, haizeak gazteluko hormen kontra ematen zituen zartadei, eta urrutian, oihan debekatuan, zuhaitzen karraska-hotsari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Tipoaren hortzen karraska-hotsa sentitu nuen argi eta garbi nire armaren azpian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

Izugarrizko karraska-hotsa entzun zuten, pistola-tiro bat bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Harryk karraska eta klaska-hots bitxiak entzuten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus