Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldien lauoinka-hotsa, gudu-gurdien burrunba eta gurpilen karranka entzutean. Idi orgaren karranka. Elizen arteko biblia Jr 47,3
Gaizki koipeztatutako bi gurpil horien karranka haserreak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.
Burdinazko ateen karranka hasi zenean, besarkadak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 157. orr.
Adats motz zuria, galtzerdi koloredunak, betaurrekoak ere armazoi koloredunekoak eta koipe faltan legokeen ate baten karranka zirudien ahotsa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.
Aulki gurpildunaren karrankak isiltasuna zartatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.
Gerriraino iristen zitzaigun kotoi sail bat gurutzatuz, lokots lehorrek, guk bultzaka apartatu ahala, karranka haserrea ateratzen zutela zurtoinen muturretan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.
Zubi jasogarriaren kateen karranka entzun dut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.
Boten larruaren karranka ere entzuten zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.
Lorategira heltzean, bele baten karranka entzun dute. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.
Mendizoko ilunera aienatzen dira beleak beren karranka garratzetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.
Beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Ipar-beleek karranka lakarra egiten zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Loroak karranka latzak bota zituen, etxekideei abisu emateko bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.
Baina ez zen kaio bakan batzuen karranka eta haizearen firfira beste deus entzuten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.
Finitu dira Iparlako isiltasun harrabotsak: haizearen ziztua, arranoaren karranka, hostoen firfira eta pausatze geldia, motorren harrabots urruna. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Goian zirela eskinoso baten karranka ez oso urruna iritsi zaie. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 22. orr.
Ez dakit zenbat denbora egingo genuen batak bestearen aurrean, txitxarren karrankek astunago egiten zuten isiltasunean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.
Iparralde huntarik bi oreneko bidea edo gehixago, batzuk autoetan, bertzeak autobusez, karrankaz beteriko oilategi iduri, jendearen kontentaren seinale. Herria 2005-12-22
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ez al duzue ikusten beleak baino karranka handiagoa egiten dudala? -esan zuen D'Arcy jaunak, zakar. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 314. orr.
Kurriloak, bere lumajeagatik, bere garrangagatik, eta bere amodio dantzagatik, hitzaren hiru berezkotasun funtsezkoenak bereganatzen omen ditu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.
Bera lurperatu zuteneko kutxa hautsi egin duk nonbait, ohol karranka moduko bat entzuten baita. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Gibelean, bortz orga karranka ari ziren, bakoitza be-re itzainarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.
Kalera irten nintzenean, antzarak zebiltzan zeruan karranka, hotza albiste. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.
Familiartekoak eta adiskideak karranka ari zaizkio atsekabe eta sumindura bizian, gure gaindiko zumar tantaietatik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.
Antzarak hasi dira karrankan, hotza albiste. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.
Antzarak karrankan, kartzela gaineko zeruan... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.
Ahateak karrankaz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Batek kexu zirela karrankaz zerasan. Herria 2004-07-05
Ilara batean jarriak zeuden, enkantearen barrutia ixten zuten barren kontra, hango burdinei karranka aterarazten. Bere burua madarikatu zuen, ateak izugarrizko karranka atera baitzuen orduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.
· Eta gogoan dut belarriak zuzendu nituela leihorantz, istant bat lehenago txitxarrek ateratzen zuten karranka hots ikaragarria egiaz ahitu ote zen baieztatzearren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.
Lo daude soroen gainean herrixka txikiak, karranka eginez doaz orgak bideetan barna. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Bihurguneetara iristean, okertu egiten zen lando zaharra, eta karranka egiten zuen mila puskatan txikitu beharko balu bezala. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
Gurpil gorri distiratsuek karranka egin zuten harri-kozkorren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Ateak karranka egin zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.
Oreka galtzear, dorreak goitik behera karranka egiten zuen, zureria guztia aurreikusi ez ziren tentsioen menpe, luze gabe mihiztadura batzuk hautsi egin ziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.
Aulkiek karranka egiten dute jendea esertzen denean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 99. orr.
Gero entzun nuen Federicok bultza egiten ziola eta malgukiek karranka egiten zutela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.
Sekulako karranka egiten zuen tresnak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.
Lurreko oholek karranka egin zuten arratoiek bezala ohera igo nintzenean, eta pareta barneko arratoiek egurrak bezala egin zuten karranka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.
Auto bat karranka eginez gelditu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.
Bidean aurrera, beste bele batek karranka egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.
Ahate batek karranka egin zuen zerritegi hutseko askatik aterata. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
-Zoragarria, zoragarria -karranka egin zuen Mr. Fallik-ek-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.
Karranka-hotsak entzun ziren hartxintxarren gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
Tranbiek karranka hotsak ateratzen dituzte Magdalenako bihurgunean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.
Ondoko gelatik karranka hotsa entzuten da: Margoten kamaina tolesgarria da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
aulkiaren karranka (3); bele baten karranka (3); idi orgaren karranka (4); karranka ari (5); karranka egin (10); karranka egin zuen (5); karranka eginez (5); karranka egiten (10); karranka egiten zuen (3); karranka entzun (6); karranka hots (4); karranka hotsa (5); karranka hotsak (3); orgaren karranka (4)