Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

karranka (orobat karrank g.er. eta garranga g.er.) 1 iz orgak, gurpilak, ateak..., higitzean egiten duten hots zoli, bizi edo ez atsegina. ik kirrinka, kurrinka.

Zaldien lauoinka-hotsa, gudu-gurdien burrunba eta gurpilen karranka entzutean. Idi orgaren karranka.  Elizen arteko biblia   Jr 47,3

Gaizki koipeztatutako bi gurpil horien karranka haserreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Burdinazko ateen karranka hasi zenean, besarkadak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 157. orr.

Adats motz zuria, galtzerdi koloredunak, betaurrekoak ere armazoi koloredunekoak eta koipe faltan legokeen ate baten karranka zirudien ahotsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Aulki gurpildunaren karrankak isiltasuna zartatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Gerriraino iristen zitzaigun kotoi sail bat gurutzatuz, lokots lehorrek, guk bultzaka apartatu ahala, karranka haserrea ateratzen zutela zurtoinen muturretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Zubi jasogarriaren kateen karranka entzun dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Boten larruaren karranka ere entzuten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

2 beleak eta, egiten duten oihua. ik krazka.

Lorategira heltzean, bele baten karranka entzun dute.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.

Mendizoko ilunera aienatzen dira beleak beren karranka garratzetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Ipar-beleek karranka lakarra egiten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Loroak karranka latzak bota zituen, etxekideei abisu emateko bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Baina ez zen kaio bakan batzuen karranka eta haizearen firfira beste deus entzuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Finitu dira Iparlako isiltasun harrabotsak: haizearen ziztua, arranoaren karranka, hostoen firfira eta pausatze geldia, motorren harrabots urruna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Goian zirela eskinoso baten karranka ez oso urruna iritsi zaie.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Ez dakit zenbat denbora egingo genuen batak bestearen aurrean, txitxarren karrankek astunago egiten zuten isiltasunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Iparralde huntarik bi oreneko bidea edo gehixago, batzuk autoetan, bertzeak autobusez, karrankaz beteriko oilategi iduri, jendearen kontentaren seinale.  Herria   2005-12-22

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez al duzue ikusten beleak baino karranka handiagoa egiten dudala? -esan zuen D'Arcy jaunak, zakar.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 314. orr.

Kurriloak, bere lumajeagatik, bere garrangagatik, eta bere amodio dantzagatik, hitzaren hiru berezkotasun funtsezkoenak bereganatzen omen ditu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bera lurperatu zuteneko kutxa hautsi egin duk nonbait, ohol karranka moduko bat entzuten baita.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

• 4 adlag karranka eginez. ik beherago 5 eta 6.

Gibelean, bortz orga karranka ari ziren, bakoitza be-re itzainarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.

Kalera irten nintzenean, antzarak zebiltzan zeruan karranka, hotza albiste.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.

Familiartekoak eta adiskideak karranka ari zaizkio atsekabe eta sumindura bizian, gure gaindiko zumar tantaietatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

5 karrankan adlag karranka eginez.

Antzarak hasi dira karrankan, hotza albiste.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Antzarak karrankan, kartzela gaineko zeruan...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.

6 karrankaz adlag karranka eginez.

Ahateak karrankaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Batek kexu zirela karrankaz zerasan.  Herria   2004-07-05

7 karranka atera karranka egin, karrankatu.

Ilara batean jarriak zeuden, enkantearen barrutia ixten zuten barren kontra, hango burdinei karranka aterarazten. Bere burua madarikatu zuen, ateak izugarrizko karranka atera baitzuen orduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

· Eta gogoan dut belarriak zuzendu nituela leihorantz, istant bat lehenago txitxarrek ateratzen zuten karranka hots ikaragarria egiaz ahitu ote zen baieztatzearren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

8 karranka egin ik karrankatu.

Lo daude soroen gainean herrixka txikiak, karranka eginez doaz orgak bideetan barna.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Bihurguneetara iristean, okertu egiten zen lando zaharra, eta karranka egiten zuen mila puskatan txikitu beharko balu bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Gurpil gorri distiratsuek karranka egin zuten harri-kozkorren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Ateak karranka egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Oreka galtzear, dorreak goitik behera karranka egiten zuen, zureria guztia aurreikusi ez ziren tentsioen menpe, luze gabe mihiztadura batzuk hautsi egin ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Aulkiek karranka egiten dute jendea esertzen denean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 99. orr.

Gero entzun nuen Federicok bultza egiten ziola eta malgukiek karranka egiten zutela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

Sekulako karranka egiten zuen tresnak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Lurreko oholek karranka egin zuten arratoiek bezala ohera igo nintzenean, eta pareta barneko arratoiek egurrak bezala egin zuten karranka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.

Auto bat karranka eginez gelditu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.

Bidean aurrera, beste bele batek karranka egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.

Ahate batek karranka egin zuen zerritegi hutseko askatik aterata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

9 hed

-Zoragarria, zoragarria -karranka egin zuen Mr. Fallik-ek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.

10 karranka hots

Karranka-hotsak entzun ziren hartxintxarren gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Tranbiek karranka hotsak ateratzen dituzte Magdalenako bihurgunean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

Ondoko gelatik karranka hotsa entzuten da: Margoten kamaina tolesgarria da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus