Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kurrinka 1 iz txerriak, basurdeak eta kidekoek egiten duten hotsa.

Baita txerri-hiltzean ere, nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Bat-batean, ordea, zurda luzeko pinttoa aztoratu eta kurrinka bizian hasi zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.

2 (bestelakoek)

Entzuten nitian zakurren kurrinka, karruska eta plazerrezko intziri eta uhuriak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Ahoa ireki eta kurrinka moduko bat baizik ez nuen egitea lortu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Zakila ezin ederragoa zuen, delikatua baina erabakigarria […], istapeak usain zoragarrikoak, planeta honetako ilerik leunena, kurrinka txiki batzuk egiten zituen ezin imitatuzkoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Arrantzaleak kurrinka bat bota zuen, baina bere lanari ekin zion aitzina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Idekirik dagoen atea pusatzen bada, kurrinka nardagarri bat eginez nornahi sartzera uzten du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Klixka!, zaintzaleen urratsak pasabidean, izkinako burdinazko atearen kurrinka eta, klunka!, hesten, urrats batzuk urruntzen kartierrean barna...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Orga emeki emeki higitzen zuen, aldi guziz alimaleko kurrinka ateraraziz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Ohearen erresorten kurrinkak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Zergatik nota batzuek elkarrekin soinu gozoak osatzen zituzten, eta zergatik beste batzuek ez zuten kurrinka eta ulu-hotsa besterik sortzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txerri-ontziz josita zegoen Ohio ibaia, eta kurrinka hotsen gainetik kapitainak elkarri deiadarka entzutea oso ohikoa zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Laster ziren beste guztiak ere kurrinka hots lehorrean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.

Kurrinka-hots beldurgarri bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakur kurrinkaren antzekoa izan zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

• 5 adlag kurrinka egiten, kurrin egiten.

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

Beti gose eta kurrinka zeuden bargo eta ahardi zaharrei.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Nik kasurik eta mimorik egiten ez banion egun osoa kurrinka eta negarrez ematen zuen zerria.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 124. orr.

Gelditu egin zen, kurrinka, letaginak erakutsiz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 226. orr.

Lehenago kalean txerri bat kurrinka aditzea iruditu zait.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 149. orr.

Arrantzaka hasten ziren batzuk, kurrinka beste batzuk, urdeen gisan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Baina Maryk ikaragaitz entzun zituen berriak, kurrinka ekin zion purrustaka, txintik ere esan barik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.

Urrats gehiago, boz batzuk, kanpoko giltzak, burdinazko atea kurrinka, isiltasuna... urrats bat, urrats bi.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

• 6 iz txerria,

Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

7 kurrinkan adlag kurrinka, kurrin egiten.

Zakurra eroso etzan eta berriz kurrinkan hasi zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 53. orr.

Entzun ditut hala ere, artetan, hau edo hura dela, kurrinkan, gizon eta emazte burges gaixo delikatu zenbait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

Errepideak berriz goiti, eta tripa kurrinkan hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

8 kurrinkaz adlag kurrinka, kurrin egiten.

Aziendak bordatik marrakaz entzuten ziren, saihetsean urdeak kurrinkaz eta haizea marrumaz mendi muinoetan behera lerratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Ondoratu zitzaidan, ostiko bat eman zion zakurrari, zeina kurrinkaz apartatu zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.

Han inguruko abeltzainei galde egin, eta keinuz eta kurrinkaz ulertarazi didate ezen […].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

9 kurrinka egin ik kurrinkatu; kurrin 2.

Hartza kurrinka eginez zutitu egin zen abiadura izugarrian, lauhazkan doan zaldi baten modura.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Beraz, gizona, kurrinka egiten dakien zerria da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.

Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez, zurrungan ari balira bezala kurrinka egiten duten eta eguzkia irten ondoren desagertzen diren horietakoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.

Han ere ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, […]: izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

· Gwilymek kurrinka txiki bat egin zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

Baina Telecincok (+%5) egin zuen atzo kurrinka ozenena.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurrinka egiten (4); kurrinka hots (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus