Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egurretara joanda, karga bizkar gainean hartuta, bide luzea egin beharra egokitu zitzaion egurkari zahar bati. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.
Karga gehiturik ere, gizona lehengo erritmo berean zihoan, patarra goiti. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.
Astorik be etzegoan eta kargak norberaren bizkarrean edo buruan erabilli bear. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 195. orr.
Hirurogei eta hirurogeita hamabost kiloko kargak eroanez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.
Aitak bi abere baitzituen eta bi karga. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.
Lehorrera abiatu zen babes bila, eta [...] espainolek harrapatu egin zuten, marinel, karga eta gainerakoekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.
Demagun ontzi baten edukiera zortziehun tona ur dela: ontzi horren karga laurehun tonakoa litzateke. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.
Gainean zekarren karga lurrean uzteko ia denborarik eman gabe. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.
Iraulki orgak karga husten ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Mallorcan txalupa eta ontzi mordoa hondatu zuen, eta Eivissan 8.000 gatz karga eraman zituen itsasoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.
Bonbaketariek beren karga libratzean Durango aldetik etorriko zitzaien ekaitz hotsa noiz entzungo zain. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.
Hodeiak paso eman, eta bere karga osoarekin aurrera jo dezakelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.
Aireportutik bidalitako eta iragandako karga gehiena paketeak ziren, karga guztiaren, %50 baino gehiago. Berria - Ekonomia 2004-09-10
Hitzak errota-harriak bezain pisu eta karga handiko balira bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.
Garesti ordaindua izango zuten karga handi haien garraioa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.
Bazetorren gora, baina poliki, poliki, karga astunen batez kargaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.
Abere nekatuen gainean karga astun. Elizen arteko biblia Is 46,1
Abererik flakoenari eman baitzion kargarik itsusiena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.
Paretak ezin izaten dio kargari eutsi. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
[Palankaren) besorik luzeena muturretik zanpatzen denean, orduan errazago altxatzen da karga. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Airearen karga eta presioa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.
Zenbait hezurrek -zangoetakoek, esate baterako- karga handia eraman behar izaten dute eguneroko bizimoduan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.
Behar denean bakarrik isurtzen da lubrikagarria, giltzadurak daraman kargaren araberako dosietan isuri ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.
Karga handiarekin leun mugitzeko, gontza baino hobea da bola-ahokadura motako giltzadura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Batzuk euli baten karga aski izaten ditet lur jotzeko! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.
Horrela, emearen barruan sartu eta beren karga genetikoa utzi ahal dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.
Adierazpenok bizkar gainean eraman ohi zuen erantzukizunen karga erraldoiarekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.
Bi ohar labur-labur, geroago berriro sinboloaren noziora itzuli aurretik, berebiziko karga historikoa baitu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
Ez da makala termino edo kontzeptu horrek duen karga ideologikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.
Kontzientzia karga zamatsuenetako bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.
Trinitik irakurtzen dituen hitzak karga pisutsuak dira. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.
Zentralak ez dituela bere gain hartzen karga sozialak. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
· (mozkorraldia) Dexenteko karga garraiatuagatik ere, neure buruaren jabe eta xutik egoteko gauza nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Hamar karga ardan gorri, hamaika karga ardan zuri, hamabi kaja pipapuru... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.
Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.
-Martxoko Ama Birjiña egunez, attonak zozokumeak kolkoan eta karga ostroa bizkarrean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.
Urtean zenbat karga ardo ematen dizu mahasti honek, gehien ematen dizunean? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.
Lanaren karga astunetik libratzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.
Karga nuen zangoetan, karga besoetan, karga betazaletan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.
Neure gain ezin har dezakedan karga bat jarriko balidate bezala... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.
Karga astuna zeraman barru-barruan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.
Migel, gainera, ez zen luzaz etxean karga izanen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
Auzapez izaitea gero eta karga pisuagoa dela. Herria 2001-02-22
Ama da, baina, bere akats guztiekin, kargarik astunena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.
Karguagatik jasaten duen karga guztia errazago eraman dezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.
Tabakoaren eta edariaren karga ohi baino handiagoa dudalarik, aspirina pare bat hartzen dut ohatzeratu aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Minak ez baitu bere soka laxatzen, mina karga handia baita eta zaila eramaten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.
Biziago ematen du, karga hilgarriaz arinduta. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Ur hotza azalean sentitu ahala, bekatuaren karga garbitzen zuela pentsatu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.
Dena programatuta zegoen: karga noiz egin, noiz abiatu behar zuen... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.
31 egunez karga eta mantentze lanetan aritu ostean. Berria - Harian 2005-07-20
Garabietan -garabien pean, zehatz esanda- lan egiten hasi zen, karga eta deskargan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.
Erdisotoan karga eta deskarga lanak egingo dira. Berria - Kultura 2006-04-11
Oraindik ez da karga-deskargarik hasi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.
Merkatuaren parean karga-deskargan geldirik zegoen hozkailu-kamioi batean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Hiritar lehenek hartzen zituzten beren gain Estatuaren karga guztiak, eta herri xeheak ez zuen ezer ordaintzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.
Erroman hiru seme-alaba zituena karga pertsonal guztietatik libre zegoen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.
Zerga haiei census zeritzen; eskubide ekonomikoak ziren, ez fiskalak; zor pribatuak, ez karga publikoak. elkartasun kutxa horien buruzagiek garbiki erraiten dute karga handiagoa jasaitekotan beren kide guzieri hilabete-sariak beharko daizkiotela emendatu. Herria 2005-10-20
Gobernuak bere konduko zergak ttipitu nahi dituela [...], denen buru aise ariko hola, berak karga gutiago balinbadu bizkarrean, karga handiagoa utziz departamendu eta lurraldeen kondu...! Herria 2002-10-17
Mintzaren barruko karga elektriko pixka bat galtze hutsak irazkor bihurtzen baitu mintza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.
Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.
Sodio ioiek karga positiboa dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.
Partikula ttipiek karga positiboa hartzen dute eta partikula handiek negatiboa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.
Metrailadore baten karga osoa hustu zioten gorputzean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.
Etorri nirekin, karga hori indargabetzera goazak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.
-Alde egin hortik! -oihu egin zuen berriz Pepponek, eskua karga lehertzeko aparatuaren eragingailuan zuela-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.
Pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak, [...], pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Lehergailu-karga bat prestatzen ari zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Bitartean, karga-mutilek, garrasi, birao eta aupada artean, bederatzi pudeko zamak jasotzen ditiztek bizkar gainera kakoen laguntzaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Gero Ziantzar karga-jasotzailearen tabernan bazkaltzen zuen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.
C-5 Galaxy karga hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen atzo. herria¬
Forondako karga aireportuaren hurbil dagoela. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Kargalari guztiek har dezaten bakoitzak bere lepoaren gainean karga-zati berdina. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Giza jarduerak ez gainditzea inguruneak duen karga ahalmena. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.
Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleontzi baten karga-sotoarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.
Gurdiko karga-sokak edo erromaletako uhalak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 97. orr.
Bazen, ordea, karga-jasogailu bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.
· Aizkoran edo korrika, estropadetan nahiz karga-jasotzen, berdin zitzaion. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.
Iraulki orgek beren barazki karga botatzen zuten lurrera, adokin karga bat izan balitz legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.
Apenas dugu neguko ikatz-karga erosteko dirurik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Itzuleran zetorren egur karga batekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.
Autoen lehergailu karga ere arinagoa izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Urtean hiruzpalau aldiz gizon-karga mardul hura iristen zenean, zabal-zabal irekitzen genion atea gure kemen guztiari, ase gabeko behor gazteak ematen genuela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.
Zaldunbide kapitaina zutela, beltz-kargarekin egin zuten Brasilerako bidaia. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.
Dinamita karga bat kotxean neramala. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Ziren lekuan jauzarazi dituzte beren bonba-kargak, 16 hil eginez han berean. Herria 2003-07-10
Lan karga gehitzea da Babcockeko enpresa batzordeko presidente berriaren helburua. Berria - Ekonomia 2006-04-11
Erabakitzen zuena erabakitzen zuela, etxera diru-karga berriak ez ekartzeko modukoa izatea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Goian bego gaixoa, ukan zuen bizi zeno bere dolore karga, bakean delako esperantza dut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 165. orr.
Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.
Ur-lurrina kondentsatu eta izozten denean hor doa energia karga neurribakoz gora. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.
Gero eta finantza-karga handiagoak jasan beharra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.
Mugimendu horiek oso klerikalizatua zegoen Eliza ofizialarekiko oposizio-karga handia zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Argazki sail bat edo pintura sail bat eginez gero, narrazio-karga handirik gabe, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.
Herrixka sail hori, eliza zahar horiek, etxe zahar horiek, eta beren oroitzapen karga osoa. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.
Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste. itxialdia, gose-greba, ke-poteak eta grisen karga... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Zalduneria-karga baten itxura ere har zezakeen inoiz estilo horrek, eta arlo batetik bestera jauzi egitera eraman. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.
Ala da Jainko bakarra, egiten du oihu almuedanoak, eta gizon bakarra bailiran portugaldarrek aurrera egiten dute karga-urratsez eta garrasiak eginez elkarri adorea emateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.
Garaitsu honetarako, auskalo zenbat milaka erle maratz pasatu zaizkion kolkotik, karga-karga eginda joateko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Karga-karga eginda neukan burua, ezer hausnartzeko jabaldura bildu ezinik bainengoen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.
Izugarria izango zen, eguratsa karga-karga egina zegoen eta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.
Bostak aldera, etxera itzultzen da, karga-karga eginda, pozarren. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.
Desiraren albardak karga-karga eginik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Orgen karga lekua irauli eta barazkiak lurrera zetozen mantso. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Frantses parlamentuak gibelkargarekin ezarri du beraz Europaren afera. Herria 2004-10-14
Europaren xutik ezartze horrek gibel-karga hartzen ari du asko lekutan. Beti gibelkari izana den Ingalaterraren gibel-karga hura bai oraino pisutzerat arizan dira. Herria 2005-03-24
gehiegizko karga (3); karga astun (3); karga astuna (6); karga eginda (10); karga eginik (3); karga fiskalak (3); karga gehiago (3); karga genetikoa (3); karga guztia (4); karga handia (12); karga handiagoa (5); karga handiak (3); karga husten (3); karga izan (3); karga karga (15); karga karga eginda (10); karga karga eginik (3); karga kendu (3); karga negatiboa (5); karga ontzi (3); karga osoa (3); karga pisuagoa (3); karga positibo (3); karga positiboa (4); lan karga (27); sobera karga (4)
lan kargak (3)
kargaren zati (3); lan kargaren (6)
lan kargarik (4)