Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ismaeldarren karabana bat ikusi zuten, Egiptora zihoana, gameluetan usaingarriak, ukendua eta erretxina eramanez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.
Mahmudek ere karabana prest zeukan eta Ala Al-Dinen atzetik abiatu zen; "basamortuan inork ezin izango hau ez zelatatu ez salatu", egin zuen bere baitan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.
Prestaketa luzeen ondotik, noizbait ere karabana abiatu zen eta, bazkaloste batez, senar-emazte zoriontsuak dendara erretiratu ziren lo kuluska bat egitera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.
Al Mansur kalifarentzat opariz gainezka zetorren karabana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Indietatik zetorren karabana mukuru zamatu bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Inongo susmorik eragin gabe, karabana Banus erresumako hiriburura heldu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.
Karabana galduei bidea erakusten zien. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.
Oasiraino helduko da karabana. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 113. orr.
Karabana kanpatua zegoen bitartean bere jauregira gonbidatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.
Ni naiz karabanako burua. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.
Kirgizak [...] gehiago direla gaueko lapurrak edo karabana erasotzaileak araupeko soldaduak baino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.
· Hara iritsitakoan, merkatari-karabana batean, Bakurainoko bidea egin zuten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.
Gerrako pinturekin margotuta, xingola eta zintzilikarioekin apainduta, indioarena egiten hasi dira haur taldeak han-hemen: zaldi gainean trostan, zurien karabanari erasoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 152. orr.
Eta indioek karabanari erasoko diote ezinbestean, eta andre dotoreak eta presoak alde egin ahal izango dute. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
Esklabo berrien legioek osaturiko karabana luzeetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.
Karabanak, auto bi zirenez gero karabana berba zuzentzat jo daiteke-eta, karabanak, diot, aldats goran egin beharko zuen haraino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Bi auto karabana egingo dituzte bihar, 25eko manifestaziora deitzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Bizkaitarrek, auto-karabana egingo dute Basauriko espetxeraino. Berria - Euskal Herria 2004-12-26
Larunbatean auto karabana eginen dugu eta urrian manifestazio handi bat egin nahi dugu. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
Garabi enpresek karabana egingo dute gaur Bilbon, tarifa altuagoak exijitzeko. Berria - Ekonomia 2004-08-18
Karabana han behean doa gurpilen kirrinkarekin eta zapartarekin basamortuko hauts eta hareharri artean Oeste alderantz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
Ertzainak joan ziren Korrikaren karabanaren aurrean eta atzean. Berria - Harian 2005-03-13
Eta hara Frantziako itzuliaren karabana, dena burrunba eta espantu. Herria 2003-07-31
Parte-hartzaileei laguntzeko 230 ibilgailuk osatuko dute basamortuko karabana. Berria - Kirola 2004-11-18
· Augusto Pinochet diktadorea auzipetuko eta epaituko luketen kasuetatik bat da Heriotzaren Karabana deitu ziotenarena. Berria - Mundua 2004-05-29
Uretatik gertu aparkatuta, bi karabana ageri ziren, bagoiak bezain handiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.
Beste batzuek karabana batean bizi direla esan zuten, telebistarik edo libururik gabe, eta ez omen dute hauteskundeen berri. Berria - Mundua 2004-10-30
Lapurdin gora eta behera, noraezean dabiltza ibiltarien 150 karabana, guztiak aterpetuko dituen eremurik lortu ezinean. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Linoren emaztea -egindako ikerketetatik ondorioztatu zutenez karabana separatuetan lo egiten zuten-, bera ere zirkuko langilea, Gorky zelako harekin, hildako morroiarekin oheratzen zen aspaldiko asteetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.
Akusatuaren etxebizitzaren lur eremuan jarri zuten karabana, baina karabana familia guztia bertan sartzeko txikiegia zenez, etxebizitzaren jabearekin hitz egin eta mutikoak etxeko logela batean lo egingo zuela hitzartu zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Kanpin bat zegoen, karabana eta guzti. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.
18:30ean karabana batek su hartu zuen N-1ean, Lasarte-Oria inguruan. herria¬
auto karabana (21); auto karabana egin (6); auto karabana egingo (4); heriotzaren karabana (6); karabana egin (8); karabana egin zuten (6); karabana egingo (5); karabana egingo dute (4)
auto karabanak (5)
auto karabanan (4)