Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
roulotte iz bi gurpileko atoia, automobil bati lotzen zaiona. ik karabana 5.
Roulotte bat, zakar maniobratuz gure furgoneta aurreratzen ikusi dugu, eta haren gidariak gelditzeko imintzioa egiten zigula leihatilatik besoa atereaz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.
Roulotte moduko taberna olanaz estalian argiak pizturik zeuden, eta loredun tulipa bat zirudien. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.
Beren emazteek etxetik bota eta roulotte batean bizi diren bi gizonen istorioa. Berria - Kultura 2004-05-26